Mindel ibaia
Mindel, Alemania hegoaldeko ibai bat da, Bavaria estatutik igarotzen dena. Kaufbeurenetik mendebaldera sortzen da, Allgäu izeneko eskualdean, eta, gehienbat, iparralderanzko norantzan doa. Danubio ibaian isurtzen ditu bere urak Gundremmingen herrian, Günzburgetik ekialdera. Mindelheim eta Tannhausen herriak dira ibaiak zeharkatzen dituen bi herri.
Mindel Mindel | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 433 m |
Mota | ibai |
Luzera | 78 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°30′26″N 10°23′14″E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Bavaria |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 953 km² |
Arro hidrografikoa | Danube basin (en) |
Bokalea () | Danubio |
Mindel ibaiak, Alpeetako Mindel izotzaldiari izena ematen dio. Izotzaldi hau, duela 350.000 eta 250.000 urte bitartean gertatu zena, Europa iparraldean Elseriar izotzaldia bezala ezagutzen da, Angliar izotzaldia Erresuma Batua eta Irlandan eta Kansastarra Ipar Amerikan.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.