Minddurenea dorrea

Minddurenea dorrea edota Mingenea dorrea Nafarroako Lesaka udalerrian dagoen dorretxe bat da. Herrigunean bertan dago, Zarandia kalean, harrizko gurutze baten alboan. Lesakako eraikin antzinakoena omen da eta Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.

Minddurenea dorrea
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLesaka
Koordenatuak43°15′N 1°42′W
Map
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0010208

    XIV. mendean eraikia izan zen eta orain dela urte gutxi arte dorretxeak baserri itxura zuen. Luzaroan huntzak estalirik egon arren, ezaugarri bereziak gorde ditu eta gaur egun itxura bikaineko eraikina da. Julio Caro Barojak idazlan batean baino gehiagotan marraztu zuen, betiere dorretxearen jatorrizko itxura mantenduz.

    Ikus gainera

    • Nafarroako kultura ondasunak

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Nafarroa
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.