Mindaugas
Mindaugas (c. 1203 – 1263ko irailaren 12a) Lituaniako Duke Handia eta Lituaniako lehen errege kristaua izan zen. Gutxi ezagutzen da bere jatorriko eta boterera igotzeaz. 1219ko itun aipatzen da eta 1236an lituaniar guztien liderra deitzen zaio. Lituaniako Dukerriko lurraldeak zabaldu zituen 1230 eta 1240 hamarkadetan eta 1250ean edo 1251n bataiatu zuten Eliza Katolikoan eta Livoniako Ordenarekin aliatu zen. 1253an Lituaniako erregea koroatu zuten. Hamar urteko erregealdia estatuaren eraikuntzan izandako arrakastengatik, senide eta beste duke batzuekin izandako gatazkengatik eta Samogitiako erresistentziagatik nabarmendu zen. 1261ean Livoniako Ordenarekin bakea hautsi zuen, beharbada kristautasunari uko egin zion eta 1263an bere iloba Treniotak eta Daumantas dukeak erail zuten.
Mindaugas | |||
---|---|---|---|
1253 - 1263ko irailaren 12a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lituania, 1203 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza | 1263ko irailaren 12a (egutegi gregorianoa) (59/60 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Morta (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | paganismoa katolizismoa |
Gaur egun, Lituaniako estatuaren sortzailetzat hartzen da. Tartaroen} aurrerapena Itsaso Baltikorantz geldiarazi zuen, Lituaniaren nazioarteko onarpena lortu zuen eta Lituania mendebaldeko zibilizazioan sartu zuen.