Minangkabauera

Minangkabauera[1] (Baso Minangkabau) austronesiar hizkuntza da, Mendebaldeko Sumatra probintziako minangkabau herriak hitz egiten duena. Egun, migrazioen ondorioz, Sumatrako Riau eskualdean eta Indonesiako beste hiri askotan ere, Jakarta hiriburua barne, hitz egiten da, baita Malaysiako Negeri Sembilan eskualdean ere.

Minangkabauera
bahaso Minangkabau
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIndonesia eta Malaysia
Hiztunak6 milioi
OfizialtasunaIndonesia
EskualdeaMendebaldeko Sumatra, Riau (Indonesia), Negeri Sembilan (Malaysia)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Austro-Tai hizkuntzak
austronesiar hizkuntzak
malaysiar-polinesiar hizkuntzak
Malayic (en) Itzuli
Minangkabauic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria eta subjektu aditza objektua
Alfabetoalatindar alfabetoa eta Jawia
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2min
ISO 639-3min
Ethnologuemin
Glottologmina1268
Wikipediamin
IETFmin

Minangkabauera eta malaysiera hizkuntzen artean berdintasun handiak daude eta horregatik nolabaiteko eztabaida dago bien arteko harremanaz. Hizkuntzalari batzuk malaysieraren aldaera bat bezala hartzen dute minangkabauera, beste batzuk, ordea, berezko hizkuntzatzat jotzen dute azken hau. Dena dela, biek hitz berdintsu asko izan arren, ahoskatze desberdinak eta gramatika-desberdintasun batzuk direla kausa, ulertezinak dira elkarren artean hizkuntza bakoitzaren hiztunentzat.

Historia

Minangkabauera Asiako kostaldean eta irletan hitz egiten ziren hizkuntza austronesiarren taldekoa da, malaiera-polinesieraren adarreko malaiera familiakoa.

Herri haiek k.a. 500 urtean Sumatrara iritsi ziren. Jawi alfabeto arabiar-malaysiarra erabili zen mendeetan zehar idazteko. XIX. mendean, berriz, alfabeto latinoa ezarri zen eta gaur egun horixe da erabiltzen dena.

1928an indonesiar gazte intelektualen batzarrak "herri bat, aberri bat, hizkuntza bat" printzipioa onartu eta ezarri zuen. Horrela indonesiera hizkuntza ofizial bakarra izendatua izan zen eta minangkabauera bigarren mailan geratu zen.

Hizkuntzaren ortografia arautu ofiziala 1976an argitaratu zen. Lingua franca bezala ere erabili izan da Ipar Sumatra probintziako kostalde osoan, baita Aceheko leku batzuetan ere. Alde horretan "Aneu Jamee" esaten diote.

Dialektoak

Minangkabauerak aldaera asko ditu, batzuk oso desberdinak elkarren artean. Horietatik lau handi bereizten dira: tanah datar, limapuluh kota, agan eta pasir. Eguneroko harremanetan lurralde desberdinetako minangkabautarren artean padang aldaera, Padang hirian egiten dena (Baso Padang edo Baso Urang Awak "gure (jendearen) mintzaira"), da gehien erabiltzen dena, era estandarra balitz bezala. Literatura garapenerako ere besteei gailendu zaie eta nagusi bihurtu da.

Ezaugarriak

  • Alfabeto latinoaz idazten da.
  • SAO (SVO) hizkuntza
  • Ez du generorik bereizten.
  • Numeroa hitzaren biderketarekin adieraz daiteke.
  • Artikuluaren forma bat du izen propioentzat.
  • Aditzek aspektua (perfektua/inperfektua), denbora (iragana/oraina/geroa), eta modua (indikatiboa, ahalera, beharrera eta nahikera) bereizten ditu.
  • Erroari atzizkiak, aurrizkiak eta tartizkiak gehitzen dizkiote
  • Esaldien hitz ordena alda daiteke, baina, gainerakoen hurrenkera lehenengo elementuaren aukeraketak emango du.

Adibideak

Minangkabauera --- Indonesiera --- Euskara

  • Muluik --- Mulut --- Aho
  • Paruik --- Perut --- Urdail
  • Abuak, rambuik --- Rambut --- Ile
  • Kapalo --- Kepala --- Buru
  • Daguak --- Dagu --- Kokots
  • Jangguik --- Janggut --- Bizar
  • Pusek --- Pusar --- Zilbor
  • Talingo --- Telinga --- Belarri
  • Pangka Lagan --- Lengan atas --- Beso
  • Lihia --- Leher --- Lepo
  • Pungguang --- Punggung --- Bizkar


Baso Minangkabau:Sarang kayu di rimbo tak samo tinggi, kok kunun manusia (adierazpena)
Indonesieraz:Pohon di rimba tidak sama tinggi, apalagi manusia
English:The trees in the jungle are not (all) of the same height, let alone the people.
Euskaraz:Ohianeko zuhaitzak ez dira (guztiak) garaiera berekoak, utzi bakean jendea.
Baso Minangkabau:Co a kongcek baranang co itu inyo (adierazpena)
Indonesian:Dia berenang seperti katak
English:He swims like a frog. (doing something without having a goal)
Euskaraz: Hark igel batek bezala egiten du igerian (Zerbait egin helbururik izan gabe).
Baso Minangkabau:Indak buliah mambuang sarok disiko!
Indonesian:Tidak boleh membuang sampah di sini!
English:It is not allowed to dump rubbish here!
Euskaraz:Galarazita dago zarama hemen uztea!

Erreferentziak

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.