Minamata (Kumamoto)

Minamata (japonieraz: 水俣市 Minamata-shi) , Kumamoto prefeturaren (Japonia) hegoaldeko mugan kokaturik dagoen hiria da. 1949ko apirilaren 1ean fundatu zuten eta 2014ko erroladren arabera 25.815 biztanle ditu.

Artikulu hau hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Minamata (argipena)».
Minamata
水俣市
水俣市 (Minamata-shi)
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Kyushu
Kyushu
Kumamoto
Izen ofiziala水俣市
水俣村
水俣町
Jatorrizko izena水俣市
Geografia
Koordenatuak32°12′43″N 130°24′32″E
Map
Azalera162,88 km²
MugakideakIsa (en) Itzuli, Izumi (en) Itzuli, Ashikita (en) Itzuli, Tsunagi (en) Itzuli eta Kuma (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria23.155 (2021eko martxoaren 1a)
−2.256 (2015)
Dentsitatea159 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1949ko apirilaren 1a, 1889ko apirilaren 1a eta 1912ko abenduaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
http://www.city.minamata.lg.jp/ www.city.minamata.lg.jp

Minamata gaitza

Esparru honetan, merkurio pozoiketa kasu asko agertu ziren hamarkada askoren zehar. Kasu guzti horiei Minamata gaitza izena eman zitzaien eta horregatik da hain ezaguna Kumamotoko Minamata hiria.

2001 urtean, azterketa batek 2 milioi pertsona pozoitu zirela arrain kutsatuak jateagatik adierazi zuen. Era berean, 2.955 pertsonak Minamata gaitza zutela iragarri zuten eta hauetatik 2.265 Yatsushiroko kostan bizitzen egonak ziren. Chisso lantegia hartu zen gertaera honen errudun.

Minamata eko-hiria

Bilakaera

1992an utzitako ondare txarrari buelta eman nahian ingurumenaren eta osasunaren alde neurria eta egitasmoak jarri ziren martxan:

  • 1996an Ingurumenaren Foruma egin zen.
  • 1997an Minamata Badiaren Segurtasun deklarazioa egin zen eta berriz ere arrantza baimendu zen.
  • 1999an Minamatako udalak eta Chisso enpresak ISO 14001 agiria ortu zuten.
  • 2001ean Minamata Japoniako lehen Eko-hiria bihurtu zen.
  • Japonia eta Asia hego-ekialdean jasangarritasunaren alde egiten diren ekintzak saritzeko ingurumen ariak banatzen dituen zentrua sortu zen Minamatan.
  • Negutegi efektua sortzen duten gasak %32an murrizteko asmoa dago 2020rako eta %50ean 2050rako.

Helburuak

  • Hiriko Hondakin solidoen murrizketa, berrerabilera eta birziklaia bultzatzea.
  • ISO agirien zabalkuntza Minamata hirian.
  • Eko-denda agiri sistema bultzatzea.
  • Jarduera ekonomiko jasangarria lortzea:
    • Biomasa energia erabilpena
    • Nekazaritza, Basogintza eta Arrantzan ekoizpen segurua
    • Industriari konpromiso ekologikoak eskatu.
  • Naturaren eta ekologiaren inguruko jarduerak sustatzea.

Hiri seidetuak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.