Mima Ito

Mima Itō (japonieraz: 伊藤 美誠 Itō Mima, Iwata (Japonia), 2000ko urriaren 21a) , mahai-tenis jokalari japoniara da[1][2].

Mima Ito

Bizitza
JaiotzaIwata (en) Itzuli, 2000ko urriaren 21a (23 urte)
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
Hezkuntza
HeziketaIwata City Iwata Kita Elementary School (en) Itzuli
Shoyo Junior and Senior High School (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria
Lateralitateaeskuina
Pisua45 kilogramo
Altuera1,50 metro
Jasotako sariak

IMDB: nm7110469 Facebook: MimaItoOfficial Twitter: MSLpN5xiejmc2Ho Instagram: mima_ito Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina irabazi zuen Japoniako taldearekin, taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) eta Alemaniako (brontzezkoa) hirukoteen atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Japoniako hirukotea: Kasumi Ishikawa, Mima Ito eta Ai Fukuhara-k.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabazi zuen bakarkako modalitatean, Chen Meng (urrezkoa) eta Sun Yingsha (zilarrezkoa) txinatarren atzetik sailkatuz.
Zilarrezkoa irabazi zuen Japoniako taldearekin taldekako modalitatean, Txinako hirukotearen (urrezkoa) atzetik eta Hong Kongekoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Japoniako hirukotea: Miu Hirano, Kasumi Ishikawa eta Mima Ito-k.
Bikote mistoetan, urrezko domina irabazi zuen modalitate hau lehiatu zen lehenengo aldian, Jun Mizutanirekin batera, Japoniako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Taipei txinatarrekoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina Taldeka,
emakumezkoa[3]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Bakarka,
emakumezkoa[4]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Taldeka,
emakumezkoa[5]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina Bikoteka,
mistoa[6]

Gainerako lorpenak

Maiz esan izan da Txinak kirol honetan duen nagusitasunaren aurkako lehiakiderik garrantzitsuena dela, inoiz emakumezko mahai-tenislari txinatarren aurka joko gehien irabazi dituen jokalaria baita[7]. Liu Swiwen, Zhu Yuling eta Qian Tianyi munduko jokalari onenen aurka irabazi du. 2020ko Martxoan Qatarren Ding Ning txapeldun olinpikoa garaitu zuen finalerdietan, eta hirugarren seta 11-0 irabazi zuen, historian txinatar baten aurka emaitza hori lortu zuen jokalari ez-txinatar bakarra[8].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Most table tennis counter hits in one minute» Guinness World Records (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  2. «Table tennis - Junior World Championships - Women's Team 2013 - Draw» www.the-sports.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  3. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  4. "Mahai-tenisa, bakarka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Mahai-tenisa, bikoteka mistoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  7. (Ingelesez) hermes. (2018-12-09). «'Fatty' Liu sets table for China success» The Straits Times (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  8. 小小. (2020-03-07). «被打0-11!丁宁0-4遭伊藤横扫 无缘卡塔尔赛决赛» sports.sina.com.cn (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.