Milton Babbitt

Milton Byron Babbitt (Filadelfia, AEB, 1916ko maiatzaren 10a - Princeton, New Jersey, 2011ko urtarrilaren 29a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen.

Milton Babbitt
Bizitza
JaiotzaFiladelfia, 1916ko maiatzaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaJackson
HeriotzaPrinceton, 2011ko urtarrilaren 29a (94 urte)
Hobiratze lekuaPrinceton
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea Artean graduatu : musika
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Marion Bauer (en) Itzuli
Philip James (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, musikagilea, musikologoa, musika-irakaslea, musikaren teorikoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Juilliard School (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
International Society for Contemporary Music (en) Itzuli
Phi Beta Kappa Elkartea
MugimenduaXX. mendeko musika klasikoa
Genero artistikoamusika klasikoa
DiskoetxeaNonesuch

IMDB: nm2549993 Musicbrainz: a2f55101-feec-44a5-a468-408b1f673c2e Songkick: 180313 Discogs: 32192 Allmusic: mn0000764225 Edit the value on Wikidata

Biografia

Roger Sessions musikagile estatubatuarraren ikaslea izan zen, eta Princetongo Unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1938an. 1943-1945 bitartean eta unibertsitate hartako Matematika Fakultateko kide zela egin zituen ikerlanen ondorioz, Egitura finkoaren eginkizuna sistema dodekafonikoan artikulua argitaratu zuen 1946an, Schöenberg musikagilearen konposatzeko metodoari buruzko lehen ikerketa zentzuzko eta sistematikoa.

1959an, New Yorkeko Columbia Unibertsitatean Columbia-Princeton Musika Elektronikoaren Zentroa sortu zuenetako bat izan zen, eta 1950eko eta 1960ko hamarkadetan musika jasoan elektronika erabiltzen zutenen musikagile nagusietako bat.

Hasieran Varèse eta Stravinskiren musikak erakarri bazuten ere, konposatzaile gisa Webernen eta Schöenberg beraren sistema konbinatorioak hedatu eta sintetizadorea musika jotzeko eta konposatzeko tresna bihurtu zuen; musikagileak konposizio-oinarriei buruzko erantzukizun eta kontrol guztiak bere gain hartu behar dituela ere tinko defendatu zuen beti.

Babbitten lanik ezagunenak dira: Ensembles for Synthesizer (1962-1964), sintetizadorez bakarrik jotzeko; Philomel (1964) sopranoek kantatu eta sintetizadorez jotzeko; Small Concert for Violin Orchestra and Synthesized Tape (1976) eta Ars combinatoria (1981).

1982an Pulitzer Fundazioaren aipamen berezia jaso zuen musikari eskainitako urteetako lanarengatik.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.