Milt Jackson
Milt Jackson ( Detroit, 1923ko urtarrilaren 1a - 1999ko urriaren 9a ), Bags goitizena zuena, estatubatuar jazz bibrafono-jolea zan zen. Instrumentuaren bi musikari nagusiak, Lionel Hampton eta Red Norvo, gainditu zituen. Berrogeita hamar urte eman zituen ospearen gailurrean, Bobby Hutcherson eta Gary Burton bezalako izar berrien gainetik ere. Estilo pila bat jotzen zituen, bop, blues eta balada tradizionalak barne.
Milt Jackson | |
---|---|
Seattleko Parnell's Jazz Club-en, 1980 inguru. Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Detroit, 1923ko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | New York eta Manhattan, 1999ko urriaren 9a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Woodlawn Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigan Estatuko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, jazz musikaria, abeslaria eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Modern Jazz Quartet |
Genero artistikoa | Hard bopa Bebopa |
Musika instrumentua | bibrafonoa ahotsa |
Diskoetxea | Blue Note Warner Bros. Records Atlantic Records Impulse! |
|
Biografia
Milt Jackson zazpi urterekin hasi zen gitarra jotzen eta hamaikarekin pianoa. Urte batzuk geroago, bibrafonoarekin hasi zen. Debut profesionala gospel talde batean abestuz egin zuen.
Dizzy Gillespie-k Detroiten deskubritu zuen eta lana eskaini zion bere seikotean eta, beranduago, 1946an, orkestra batean. Jacksonek tronpeta-jolearekin grabatu eta ospe handia bereganatu zuen; laster beste musikari batzuek berarekin jo nahi izan zuten.1948an eta 1949an Charlie Parker, Thelonious Monk, Howard McGhee eta Woody Herman-en orkestrarekin lan egin zuen. 1950-1952 urteetan Gillespieren seikotearekin jo ondoren (John Coltrane ere bertan aritu zen), Jacksonek laukote batekin grabatu zuen, John Lewis, Percy Heath eta Kenny Clarke taldekide izanik (1952). Laster, talde egonkor bihurtu zen, Modern Jazz Quartet izenekoa.
Normalean lider gisa grabatu bazuen ere (berrogeita hamarreko hamarkadan Miles Davis eta Thelonious Monk, Coleman Hawkins, John Coltrane eta Ray Charles-ekin egindako saioak barne), Milt Jackson MJQ-n egon zen 1974 arte, eta taldearen soinuaren ezaugarri bihurtu zen. Berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, Lewis musika-zuzendari bihurtu zen; hark ezarritako formatuak, agian, Jacksonen talentu musikala mugatu zuen.
Hala ere, 1974an, funtsean diru-arrazoiengatik, Jackson taldea utzi zuen. Une horretatik aurrera, Pablo disketxearekin grabatu zuen hirurogeita hamarreko hamarkadan, jazz figura ugarirekin. Zazpi urteren ostean, MJQ-ra itzuli zen, 1981ean.
Taldearekin egindako grabazioez gain, Milt Jacksonek bere ibilbidean zehar grabaketa gehiago egin zituen konpainia ugaritan, besteak beste, Savoy, Blue Note (1952), Prestige, Atlantic, United Artists, Impulse, Riverside, Limelight., Verve, CTI, Pablo, Music Masters eta Qwest.
Minbiziak jota hil zen, 76 urte zituela.
Diskografia hautatua
- 1951 Milt Jackson [Dee Gee] (Dee Gee)
- 1951 The Quartet (Savoy)
- 1952 All Star Bags (Blue Note)
- 1956 Second Nature (Savoy)
- 1956 Ballads & Blues (Atlantic)
- 1956 Jackson' Ville (Savoy)
- 1957 Plenty, Plenty Soul (Atlantic)
- 1957 Soul Brothers (Atlantic)
- 1958 Bags' Opus (Blue Note)
- 1959 Bags and Trane (Atlantic)
- 1961 Bags Meets Wes! (Riverside)
- 1962 Statements (Impulse Records)
- 1972 Sunflower (Columbia/Legacy)
- 1975 The Milt Jackson Big Four [zuzenean] Pablo
- 1975 The Big 3 (Pablo/OJC)
- 1977 Soul Fusion (Pablo/OJC)
- 1980 Night Mist (Pablo/OJC)
- 1982 A London Bridge [zuzenean] (Pablo)
- 1982 Mostly Duke [zuzenean] (Pablo/OJC)
- 1982 Memories of Thelonious Sphere Monk (Pablo/OJC)
- 1993 Reverence and Compassion (Warner Bros.)
- 1994 The Prophet Speaks (Qwest)