Millennium Dome

Millennium Dome edota The Dome (euskaraz Milurtekoaren Domoa edota Domoa) Ingalaterrako Londres hiribuaren hego-ekialdean kokatutako Greenwich penintsulan dagoen kupula edo domo itxurako eraikin bat da, Tamesis ibaiaren alboan. Berez hasiera batean Millennium Experience ("Milurtekoaren Esperientzia) izena jaso zuen, bertan 3. milurtekoaren hasierako mundu osoko ikuskizun handiena ospatu baitzen.

Millennium Dome
Millennium Dome eraikinaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaGreenwich
Koordenatuak51°30′10″N 0°00′11″E
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1999
Edukiera23.000
Arkitektura
ArkitektoaRichard Rogers
Egitura ingeniaritzaBuroHappold Engineering (en) Itzuli
Estiloahigh-tech architecture (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaPeninsula Square, London, SE10 0AX, England

    Eraikina Richard Rogers arkitektoak diseinatu eta Sir Robert McAlpine eraikuntza konpainiak eraiki zuen, aldiz egitura Buro Happold ingeniaritza konpainiak eraiki zuen. Estalkia beira-zuntzez egina da. 2000ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31a bitartean eraikina jendeari ireki eta ikuskizuna martxan egon zen, bere garaian proiektua eta ikuskizun berak eztabaida politiko bizia piztu zutelarik. Gaur egun eraikin honetan The O₂ delakoa kokatzen da.

    Ikuspegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.