Miles gloriosus
Miles gloriosus (euskaratua Militar harroputza izenburupean), Plauto idazle erromatarraren antzezlan ezagunena da. Komedia hau Efeson (Anatolian) gertatzen da.
Miles gloriosus | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Plauto |
Estreinaldi-data | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "k" |
Izenburua | Miles gloriosus |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fabula palliata (en) |
Hizkuntza | latina |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Efeso |
Ezaugarriak
Plauto idazleak gutxienez 21 komedia idatzi zituen latinez, guztiak palliatak (Greziako gaia eta giroa, eta greziar eredua). Komedia horietan, kantaturiko edo musikaren laguntzaz deklamaturiko pasarteak ziren antzezlanaren bi heren; horrekin, pertsonaien hizkera bizi gatzozpinduarekin eta barre eragiteko hainbat teknika baliatzearekin, arrakasta handia lortu zuen garaiko publikoaren aurrean. Miles gloriosus arrakastatsuenetakoa izan zen. Izenburua Pirgopolinizes militar andrezale harroputz ergelak eman dio antzezlanari, baina komedietako pertsonaia tipiko askok hartzen dute protagonismoa antzezlanean: esklabo maltzur artetsu eta amarrutsua, esklabo losintxaria, mutil gazte maitemindua, neska-lagun gazte bahitua (prostituta dotorea), gazte izan nahiko lukeen agurea, gazte maiteminduei laguntzeko prest, prostituta eder, jakintsu eta iruzurtia... Oholtza gainean antzezten diren gertakizunetan ere eszena tipikoak ikusten dira, baina antzezlanak erritmo bizia hartzen du, iruzur bat beste batekin eta nahaste-borraste bat hurrengoarekin lotuta.[1]
Argumentua
Pirgopolinizesek, esklaboek ere iseka egiten dioten soldadu harroputzak, Filokomasio, meretriz atenastarra, bahitu eta Efesora eramaten du berekin; gainera, militar berak, pirata batzuen opari gisa, Palestrioni, Plezikles atenastar gaztearen esklaboari, Filokomasiorekin maiteminduta zegoenari, ematen dio harrera. Pleusicles ere Efesora joan zen Filokomasio berreskuratu nahian, eta militarrarenaren ondoko etxean hartu zuen ostatu. Esklaboak zulo bat egiten du horman maitaleek elkar ikus dezaten. Eskeledrok, militarraren esklaboetariko batek, Filokomasia eta Pherikles musukatzen ikusten ditu, baina haiek eta Palestrionek ukatu egiten dute, eta sinetsarazten diete Filokomasioko bikia iritsi dela Atenastik, eta bera ari zela musukatzen Pleziklesekin.
Periplektoren konplizitatearekin, militarraren bizilagun zaharrak, Pleusiclesek eta Palestrionek, tranpa bat egiten diote soldaduari, auzokoaren emaztea berarekin maiteminduta dagoela sinetsaraziz, eta eraztun bat bidaltzen diote opari, bere maitasunaren froga gisa. Palestrionek Filokomasio uzteko aholkatzen dio militarrari, bere bikiarekin Atenasera joaten uzteko, eta bere bitxiak oparitzeko barkamena lortzeko. Pleusiclesek kapitain itxurak egiten ditu, bere ama gaixoaren partetik Filokomasiora bila datorrena. Militarrak Palestrion askatzen du bere zerbitzuengatik, eta honek Plezikles eta Filokomasiorekin alde egiten du, soldaduarengandik banandu behar izateagatik penaturik dagoela ematen baitu. Militarra zaharraren etxean sartzen denean, honek atxiki egiten du eta adulterioa dela salatzen du, eta bere sukaldariak zigortzen du, Pirgopolinizesek hartutako zigorrez errepresaliarik hartuko ez duela agintzen duen arte.
Euskarazko bertsioa
2018an, Gidor Bilbao Telletxeak, Paula Garcia Iraetak eta Maialen Utrilla Aranak Militar harroputza izenburupean euskarazko bertsioa plazaratu zuten.[2]
Erreferentziak
- https://www.kulturklik.euskadi.eus/creacion/2019010910140699/plauto-militar-harroputza-/kulturklik/es/z12-detnewpr/es/?ties=CREACIONES&tieu=SORKUNTZAK&r01gtipoSubHome=tipoSubHome_Todo
- PLAUTO.-Militar harroputza (Gidor Bilbao Telletxeak, Paula Garcia Iraetak eta Maialen Utrilla Aranak euskaratua)UEUk argitaratua 2018an,ISBN 978-84-8438-670-4
Kanpo estekak
- (Latinez):Jatorrizko lana Intratex Library webgunean.
- (Gaztelaniaz):Gaztelaniazko bertsioa.