Mildred Pierce (1945eko filma)
Mildred Pierce 1945eko filma da, Michael Curtizek zuzendua eta Joan Crawford, Jack Carson, Zachary Scott, Eve Arden, Ann Blyth eta Bruce Bennett aktoreek antzeztua. James M. Cain idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago (1941), eta egokitzapena Ranald MacDougall eta kredituetan agertu ez ziren William Faulkner eta Catherine Turneyandena izan zen.
Mildred Pierce (1945eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1945 |
Izenburua | Mildred Pierce |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, Zinema beltza eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Mildred Pierce (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Malibu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michael Curtiz |
Gidoigilea(k) | Ranald MacDougall James Cain William Faulkner Albert Maltz (en) |
Antzezlea(k) | |
Joan Crawford (Mildred Pierce (en) ) Jack Carson Zachary Scott Ann Blyth Eve Arden Moroni Olsen (en) Butterfly McQueen Bruce Bennett Lee Patrick Charles Trowbridge James Flavin Joyce Compton Veda Ann Borg George Tobias (en) Bess Flowers Jack Mower Harold Miller (en) Fred Kelsey Frank O'Connor Paul Panzer (en) Clancy Cooper | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jerry Wald (en) |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Ekoizle eragilea | Jack Warner |
Edizioa | David Weisbart |
Ekoizpen-diseinatzailea | Anton Grot (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Steiner |
Argazki-zuzendaria | Ernest Haller |
Jantzi-diseinatzailea | Milo Anderson (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Historia | |
Jasotako sariak | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 18th Academy Awards (en) |
Nominazioak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 18th Academy Awards (en) Eve Arden Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) 18th Academy Awards (en) Ernest Haller Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 18th Academy Awards (en) Ranald MacDougall Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 18th Academy Awards (en) Joan Crawford Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 18th Academy Awards (en) Ann Blyth Film onenaren Oscar Saria 18th Academy Awards (en) |
MGM estudioak utzita, Mildred Pierce Joan Crawfordek Warner Bros.-en egin zuen aurreneko lana izan zen. Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria jaso zuen egindako antzezpenegatik.
Argumentua
Filmaren hasierak Mildred Pierceren (Joan Crawford) senarra den Monte Beragon (Zachary Scott) nola tirokatzen duten erakusten digu, eta hil aurretik Mildred izena ahoskatzen entzuten dugu; hiltzailea, ordea, nor den ez dakigu. Polizia-etxean ustezko hiltzailea Bert Pierce (Bruce Bennett) dela esaten dio poliziak Mildredi; Bert Mildreden lehenengo senarra izandakoa da. Hona helduta hainbat flashback-en bitartez, andrearen bizitzaren gorabeherak ezagutzeko aukera izango dugu.
Antzezleak
- Joan Crawford – Mildred Pierce Beragon
- Jack Carson – Wally Fay
- Zachary Scott – Monte Beragon
- Eve Arden – Ida Corwin
- Ann Blyth – Veda Pierce Forrester
- Butterfly McQueen – Lottie
- Bruce Bennett – Albert "Bert" Pierce
- Lee Patrick – Maggie Biederhof andrea
- Moroni Olsen – Peterson inspektorea
- Veda Ann Borg – Miriam Ellis
- Jo Ann Marlowe – Kay Pierce
Sariak
- National Board of Review: Emakumezko aktore onena, Joan Crawford; 1945.
- Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria, Joan Crawford; 1946.
Izendapenak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria, Eve Arden
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria, Ann Blyth
- Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Ernest Haller
- Film onenaren Oscar Saria, Jerry Wald
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, Ranald MacDougall
1996an Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko liburutegiak betiko gordetzeko lantzat hautatu zuen.
Filmaren gainean irakurtzeko proposamenak
- Cook, Pam. "Duplicity in Mildred Pierce," in Women in Film Noir, ed. E. Ann Kaplan (London: British Film Institute, 1978), 68–82 orr.
- Jurca, Catherine. "Mildred Pierce, Warner Bros., and the Corporate Family," Representations, 77. liburukia, 1. zk., (2002ko negua), 30–51 orr. in JSTOR
- Nelson, Joyce. "Mildred Pierce Reconsidered," Film Reader 2 (1977): 65–70 orr.
- Robertson, Pamela. "Structural Irony in 'Mildred Pierce,' or How Mildred Lost Her Tongue," Cinema Journal 30. liburukia, 1. zk., (1990eko udazkena), 42–54 orr. in JSTOR
- Sochen, June. "'Mildred Pierce' and Women in Film," American Quarterly, 1978ko urtarrila, 30. liburukia, 1. zk.,3–20 orr. in JSTOR
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Mildred Pierce IMDb atarian
Audioa
- Mildred Pierce Lux Radio Theater saioan: 1949ko ekainaren 6a
- Mildred Pierce Lux Radio Theater saioan: 1954ko ekainaren 14a