Milango Ediktua

Milango Ediktua[1] (latinez: Edictum Mediolanense), kristautasunaren tolerantzia izenarekin ere ezaguna dena, Milanen aldarrikatu zen 313an. Ediktu horren bidez erlijio-askatasuna ezarri zen Erromatar Inperioan, eta zenbait erlijio-talderen aurkako, berezi kristauen aurkako, jazarpenei amaiera eman zitzaien. Konstantino I.a Handiak eta Liziniok sinatu zuten ediktua; Mendebaldeko eta Ekialdeko erromatar inperioetako agintariak ziren biak, hurrenez hurren.

Milango Ediktua
Irudia
Motarescript (en) Itzuli
Argitaratze-data313ko ekaina
HerrialdeaAntzinako Erroma
Nongo eskumenen mendeAntzinako Erroma
Konstantino I.aren bustoa

Aurrekariak

Milangoa baino lehenago, 311n, Galerio enperadoreak Nikomediako Tolerantzia Ediktua izeneko bat egina zuen. Ediktu horretan, kristauei induljentzia ematen zitzaien, eta legalki onartzen ziren; gainera, askatasuna zuten bilerak egiteko eta beren Jainkoari eskainitako tenpluak eraikitzeko. Kristauen jazarpena bertan behera geratuko zen.

Testuingurua

Erromatar Inperioa agintari bakar baten mende batzeko saioan, Liziniok gerra deklaratu zion Konstantinori. Gudarostearen leialtasuna lortze aldera, Liziniok aurreko ediktuak ezartzen zuen tolerantzia betetzetik aske utzi zituen soldaduak eta funtzionario publikoak. Agindu horren ondorioz, kristau batzuek beren ondasunak eta, baita bizia ere, galdu zituzten.

324an bi inperioen arteko gerra pizten da berriz ere. Konstantinok urte horretako uztailean garaitzen du Lizinioren armada Adrianopolisko Guduan. Bestalde, Konstantinoren seme zaharrenak, Flavio Julio Krispok, Lizinioren ontziteriaren aurkako garaipena lortzen du, eta Lizinio Bitiniara erretiratzera behartzen du. Konstantino da orduan inperioaren jabe bakarra, eta Lizinio Tesalonikan sartzeko agindua eman zuen. Lizinio armetan altxatzen saiatu zen, eta traizioa leporatuta hil egin zuen.

Ondorioak

Milango Ediktuak kristauen onarpen ofiziala ekartzeaz gain, Erromatar Inperioan aldaketa sakonak eragitea ekarri zuen berekin; baita Elizaren hedatzea ere. Ediktuaren ondorioz, agintari erromatarrek konfiskatutako bilera- eta gurtza-lekuak itzuli zitzaizkien kristauei. Kristautasunak legitimitate-estatusa lortu zuen paganismoarekin batera, eta Erromatar Inperioko erlijioa izatera iritsi zen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.