Milango Triennale
Milango Triennale, (italieraz: Triennale di Milano), Milanen antolatzen den nazioarteko erakusketa da. Erakusketa horretan artea, diseinu, arkitektura, moda, zinema, komunikazioa eta gizartea lotzen dira, arte garaikidearen benetako erakuslehioa antolatzeko. Garrantzia handia du, aldi berean, arte eta industria arteko loturak. Lehenengoa 1923an egin zen, biennale moduan.
Milango Triennale | |
---|---|
Milango Triennale Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Lombardia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Milan |
Hiria | Milan |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1923 |
Zuzendaria | Andrea Cancellato |
Webgunea | http://www.triennale.org/design_museum/ |
Historia
Triennalea Palazzo dell'Arten egiten da. 1936tik 1996 hamahiru aldiz egin zen; hurrengoa, hogei urte pasa ondoren, 2016an egin zen. Jauregi horretan, Collezione Permanente izenburupean, Triennaleren bilduma iraunkorra ikus daiteke. Museo honek, bestetik, Tokioko Shiodome barrutian, La Triennale di Milano museoa gestionatzen du baita ere. Lehenengo Triennale 1923an egin zen eta gaur arte hogeita bat edizio egin dira; gutxi gorabehera hiru urtetan behin, hortik datorkio izena. Azken edizioa 2016an egin da eta bere eragina hiri osoan ezagutu da. Triennale Design Museuma, bestetik, 2007an sortu zuten.
Edizioak
- I. Biennale : 1923
- II. Biennale : 1925
- III. Biennale : 1927
- IV. Triennale : 1930
- V. Triennale : 1933
- VI. Triennale : 1936
- VII. Triennale : 1940
- VIII. Triennale : 1947
- IX. Triennale : 1951
- X. Triennale : 1954
- XI. Triennale : 1957
- XII. Triennale : 1960
- XIII. Triennale : 1964
- XIV. Triennale : 1968
- XV. Triennale : 1973
- XVI. Triennale : 1979 - 1982
- XVII. Triennale : 1983 - 1988
- XVIII. Triennale : 1992
- XIX. Triennale : 1996
- XX. Triennale : 2002
- XXI. Triennale : 2016
Palazzo dell'Arte
Eraikuntza, Antonio Bernocchi eta bere anaiek finantziatuta, 1931tik 1933ra arte egin zen, Giovanni Muzioren diseinua jarraituz. Milango Sempione Parkean dago, Lombardian, Italiako iparraldean.[1]
Bibliografia
- Dario Marchesoni eta Luisa Giussani: La Triennale di Milano e il Palazzo dell'arte. Milan: Electa Editrice (1985). ISBN 13: 9788843511723.
Galeria
- Plaque commémorative au Palazzo Bernocchi
- Plaque commémorative
- Triennalaren lorategia.
- Scala elicoidale.
- Palazzo dell'Arte, Chiricoren "Bagni misteriosi" lanarekin.
- Sarrera.
- Andrea Branzi & Luisa Collinaren «Opening soon» erakusketa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Italieraz):Museoaren webgune ofiziala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milango Triennale |