Milan Vidmar
Milan Vidmar (Ljubljana, 1885eko ekainaren 22a - Ljubljana, 1962ko urriaren 9a), ingeniari elektriko esloveniarra izan zen. Honetaz gain xake jokalaria, filosofoa eta idazlea ere izan zen.
Milan Vidmar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ljubljana, 1885eko ekainaren 22a |
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma Jugoslaviako Erresuma Cisleithania |
Heriotza | Ljubljana, 1962ko urriaren 9a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Žale Central Cemetery (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea Vienako unibertsitate teknologikoa University of Ljubljana (en) |
Hizkuntzak | esloveniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria, xakelaria, filosofoa, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta ingeniari elektrikoa |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | University of Ljubljana (en) |
Kidetza | Slovenian Academy of Sciences and Arts (en) |
Ingeniari elektrikoa
1902an hasi zen ingeniaritza elektrikoa ikasten eta 1907an graduatu zen Vienako Unibertsitatean. Ljubljanako Unibertsitateko irakaslea ere izan zen eta bertako Ingeniaritza elektrikoaren fakultatea sortu zuen.
Xake jokalaria
Honetaz gain xake jokalari famatua izan zen, diotenez garai hartan munduko hamabi onenen artean zegoen. Hala ere beti amateur gisa jokatu zuen. Europa guztian jokatu zuen, tartean Donostian ere bai, 1911n, bigarren egin zuen orduan. 1948ko munduko txapelketan epailea izan zen.
Idazlea
Xakearen inguruko hainbat liburu idatzi zituen eslovenieraz eta alemanez. Ingeniaritza elektrikoaren inguruko idatziak ere argitaratu zituen.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milan Vidmar |
- (Ingelesez) Chessgames