Milan Kučan
Milan Kučan (Križevci, Jugoslaviako Erresuma, 1941eko urtarrilaren 14a) esloveniar politikaria da. Esloveniako Errepublika independentearen lehenengo lehendakaria izan zen.
Milan Kučan | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1991ko urriaren 8a - 2002ko abenduaren 22a ← baliorik ez - Janez Drnovšek → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Križevci (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Štefka Kučan (en) ![]() | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of Ljubljana (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | esloveniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, komisario politikoa, abokatua eta legelaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Luteranismoa | ||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() | ||
![]() ![]() | |||
![]() |
Biografia
Hamazazpi urte zituela, Jugoslaviako Alderdi Komunistako kide egin zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Ljubljanako Unibertsitatean. Ikasketak amaituta, Komunisten Ligako zenbait taldetan aritu zen.
Lehen kargu publikoa Esloveniako Legebiltzarreko lehendakaritza izan zuen, 1978tik 1982ra. 1986ra arte, Esloveniak Komunisten Ligaren Lehendakaritza Federalean zituen bi ordezkarietako bat izan zen. Ligaren Esloveniako Batzorde Zentraleko lehendakari gisa lan egin zuen 1986tik 1989ra, eta komunista serbiarren asmo hegemonikoei aurre egin zien.
1989an, alderdi anitzeko hauteskundeak onartu zituen lehen buruzagi komunista izan zen. Urtebete geroago, Legebiltzarraren kontrola galdu zuen bere alderdiak, Demos koalizio antikomunistaren mesedetan, lehenengo hauteskunde libreetan. Hala ere, diputatuek Kučan hautatu zuten Esloveniako Errepublikako lehendakari. 1991ko ekainean, Esloveniako independentzia aldarrikatu zuen, eta, 1992ko abenduan, lehendakari hautatu zuten. 1997ko azaroan, hauteskundeak erraz irabazita, berriro hautatu zuten lehendakari (2002ra arte).
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milan Kučan ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.