Milagros Nuin Monreal

Milagros Nuin Monreal (Erriberri, Nafarroa Garaia, 1951ko azaroaren 25a) itzultzailea da, arabieratik gaztelaniara itzultzen du.

Milagros Nuin Monreal
katedradun

Bizitza
JaiotzaErriberri, 1951ko azaroaren 25a (72 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea

Biografia

Milagros Nuin Artearen Historian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, 1975. urtean, eta Geografia eta Historian 1978an, unibertsitate berean. Arabiar eta Islamen doktore egin zen, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, 1985ean. Ikasketak atzerrian egin zituen 1978-84 bitartean Kairon. Lehen bost kurtsoak Kanpo Arazoetako Ministerioaren beka batekin. 1988an Aljer-en egon zen bi hilabetez, Kanpo Arazoetako Ministerioaren beste beka batekin.

1985etik 1986ra, arabierako irakasle izan zen Ciudad Realgo Gaztela-Mantxako Unibertsitatean. 1986tik 1993ra, arabierako irakasle jardun zuen Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizialean. 1993az geroztik arabierako eta ingeleseko itzultzailea da Kanpo Arazoetako Ministerioko Hizkuntzen Interpretaziorako Bulegoan, eta 1994az geroztik hizkuntza eta literatura arabiarreko lanaldi partzialeko irakasle da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.[1][2][3]

Bere ikerketa-arloen artean daude narratiba eta poesia arabiarrak gaur egungo munduan, eta prentsa arabiarrean idatzitako hizkuntzaren ezaugarriak.

Lanak

Eleberrien itzulpenak

  • Dos novelas sudanesas. Tayeb Saleh. CantArabia. Madril, 1987.
  • Zaini Barakat. Gamal El Guitani. Edic. Libertarias. Madril, 1994. (Eleberri honek Kultura Ministerioak 1988an emandako itzulpenetarako laguntza jaso zuen).
  • El comerciante y el pintor. Muhammad al-Busati. Huerga y Fierro. Madril, 1998.
  • La tienda beduina. Miral al-Tahawi. Seix Barral. Bartzelona, 1999.
  • Espejos. Naguib Mahfuz. Cátedra. Madril, 1999.
  • La luz de la pasión. Huda Barakat. Seix Barral. Bartzelona, 2000.
  • La garza. Ibrahim Aslán. Huerga y Fierro. Madril, 2004.
  • Bandar Shah. Táyyeb Sáleh. Huerga y Fierro. Madril, 2006.
  • La boda de Zayn y otros cuentos. Huerga y Fierro. Madril, 2007.
  • Játim. Raja Alem. Huerga y Fierro. Madrid, 2007.
  • Ocultación. Raja Alem. Saudi Kultur Etxeak argitaratua. Madril, 2015.

Poema-liburuen itzulpenak

  • Las moaxajas. El Ciego de Tudela. Nafarroako Gobernua. Iruñea, 2001.
  • Diván. Mansur Hallay. Oriente y Mediterráneo argitaletxea. Madril, 2002.
  • Agua en los dedos. Ahmad al-Shahawi. Instituto Egipcio de Estudios Islámicos. Madril, 2002.
  • La última de las ciudades sagradas. Kamal Sebti. Huerga y Fierro. Madril, 2003.
  • 101 Poemas de al-Mutanabbi. Al-Mutanabbi. Oriente y del Mediterráneo argitaletxea. Madril, 2007.
  • El Diván del Ciego de Tudela. B. Castel Ruiz. Tutera, 2012.

(Bigarren poema-liburuak eta bosgarrenak Toledoko Itzultzaile Eskolak emandako itzulpenetarako laguntza jaso zuten 2002an eta 2007an, hurrenez hurren).

Literatura arabiar garaikideari buruz

Eleberriari buruzko azterketa Egipton: 1960ko hamarkadatik gaur egun arte. Huerga eta Fierro. Madril, 2010.

Aldizkari eta egunkarietan literatura arabiarrari buruzko hainbat artikulu.[4][5][6][7][8]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.