Mila Aierbe
Mila Aierbe Agirre (Ataun, Gipuzkoa, 1961eko apirilaren 8a) astrologo-iragarlea da.
Mila Aierbe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ataun, 1961eko apirilaren 8a (62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | astrologoa eta mediuma |
Ibilbidea
Txikitatik jaio zitzaion astrologiarekiko zaletasuna Aierberi. Umea zenean, handitan zer izan nahi zuten galdetzen ziotenean, gizakia ezagutu nahi zuela erantzuten zuen. Helduagoa zenean, berriz, inguruko lagunak horoskopo bidez sailkatzeko joera zuen[1],
Psikologia eta magisteritza ikasten hasi zen, baina bere burua horretan ikusten ez zuenez, astroak ikasteari ekin zion han eta hemen, autodidakta moduan.
1992 Kanarietako eskola batean izan zen astrologiaren inguruan ikasten. Urte horretan ondorengoa iragarri zuen: «Datozen urteetarako, nazionalitate ezberdinen onarpena eta Europaren dekadentzia ikusten ditut, handitasuna txikitasunaren mesedetan galtzen joango bait da».
Ataundarra izanik, Jose Migel Barandiaran gertutik ezagutu zuen. Barandiaranek, astrologiari gogor ekiteko, eta horretarako Holandara joan zedin aholkatu zion.
Erreferentziak
- Agirre, Loinaz. (1992-01-26). Mila Aierbe: «Izar bat jaioko balitz Jose Migel Barandiaran deituko nioke». Euskaldunon Egunkaria 353.