Mikuliczen sindrome
Mikuliczen sindromea, medikuntzan, hantura mota bat da, ohi bizitzarentzako arriskurik sortzen ez duena eta kronikoa, parotida, malko edo ttu guruinen handitze bategatik bereizten dena, beste gaixotasun ezberdin baten ondorioz, linfoma, leuzemia, sarkoidosia eta beste batzuk kasu, Mikuliczen gaixotasuna izan ezik. Bere jatorri zehatza ez da ezagutzen, baina baliteke Sjögrenen sindromearen aldaera bat izatea, honengandik, artriti erreumatoiderik ez duelako sortzen bereizten delarik. Ohi, emakume heldu eta atsoen artean diagnostikatzen da. Baliteke eraginen bat izatea amigdaletan eta aurpegiko eta lepoko beste guruin batzuetan.
Mikuliczen sindrome | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | lacrimal apparatus disease (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() Gaixotasun autoimmunea |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K11.8 |
GNS-9 | 527.1 |
DiseasesDB | 8218 |
MeSH | D008882 |
Disease Ontology ID | DOID:12900 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Ohar medikoa
Historia
Sindrome hau, lehen aldiz, Johann Mikuliczek deskribatu zuen 1888an. Beranduago, 1952an, Godwinek, Lesio Linfoepitelial Onbera izena proposatu zuen.
Patogenia
Mikuliczen sindromearen guruin alterazio bereizgarriak, gaixotasuna jasaten duten guruinen estromaren handitzeagatik bereizten dira, parenkima izurtzailearen atrofia batekin batera, emaitza bezala, hialinizazioa eta fibrosia emanez. Gurin hauen infiltratu ez supuratiboek, ez Sjögren gaixotasunek, linfoma ez Hodgkins, leuzemiak eta sarkoidosiak kasu, sortutako zelulak, bereziki linfozitoak, osatzen dituzte.
Ezaugarri klinikoak
Mikuliczen sindromea, aurpegiko guruinen hantura edo tumefakzio asimetriko eta ez mingarri bat bezala agertzen da, bereziki parotida, ttu eta malko guruinena. Guruinen funtzioa konprometitua dagoenez, Mikuliczen sindromea jasaten duten gaixoek, ahoan, laringean eta begietan lehortasuna nabaritzen dute.
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |