Mikoian MiG-31
Mikoian MiG-31 (errusieraz Микоян МиГ-31; NATO kodez: Foxhound, Sobietar Batasuneko ehiza-hegazkin supersoniko bat da. Mikoian-Guveritx hegazkinlaritza konpainiak eraiki zuen. Gaur egun, Errusiako Aire Indarran eta Kazakhstango Aire Armadan zerbitzuan jarraitzen du. 1975eko irailaren 16an lehenbiziko hegaldia burutu zuen.
Mota | Ehiza-hegazkina |
Eraikitzailea | Mikoian-Guveritx |
Lehenengo hegaldia | 1975eko irailaren 16a |
Zerbitzu hasiera | 1981eko maiatzaren 6a |
Egoera | Zerbitzuan |
Erabiltzaile nagusiak | Errusiako Aire Indarra Kazakhstango Aire Armada |
Prudukzio urteak | 1975–1994 |
Unitate eraikiak | 519 |
Gerra Hotzan aski ospetsua egindako Mikoian-Gurevitx MiG-25 ehiza-hegazkinean oinarrituz garatua izan zen. Ehiza-hegazkin jardueran aritzeko gain, bonbaketariei laguntza estrategikoa eman eta Sobietar Batasuna edo Errusiako mugetatik kanpoko aire eremuetan jarduteko ere diseinatua izan zen.
Zinema
1982an Clint Eastwood aktoreak antzeztutako Firefox filmean kode izen bereko fikziozko hegazkina agertzen da, alegia, filmean berezko MiG-31 izenaz izendatzen da, halere, fikziozko hegazkinak itxuraz nahiz ezaugarri ultrateknologikoei dagokionez ez du benetazko MiG-31 hegazkinaren antzekotasunik.