Mycobacterium

Mycobacterium generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Aerobioak dira eta hazkuntza oso motela dute, 16-24 orduoro ugaltzen baitira (Escherichia coli, aldiz, 20 minutuoro erdibidetzen da). Ez dira mugikorrak eta ez dute esporarik sortzen.

Mycobacterium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaActinomycetota
KlaseaActinomycetes
OrdenaMycobacteriales
FamiliaMycobacteriaceae
Generoa Mycobacterium
[[Karl Bernhard Lehmann, Rudolf Otto Neumann|]], 1896
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Genero honetako bakterioek berezko ezaugarria dute: zelula horma oso berezia. Izan ere, Mycobacterium guztiek zelula horma lodia daukate, lipido asko duena; lipido hauen artean azido mikolikoak eta argizariak nabarmentzen dira (azido mikolikoek izena ematen diote Mycobacterium-i). Osaketa berezi hori dela eta, bakterio hauek ez dira ongi tindatzen Gram tindaketarekin, eta tindaketa bereziak erabiltzen dira mikroskopioan ikusteko (Ziehl-Neelsen-ena, adibidez).

Genero honetako espezie gehienak saprofito ez-kaltegarriak dira, lur zoruan edo uretan bizi direnak. Patogenoen artean tuberkulosia eta legenarra eragiten dutenak besterik ez daude.

  • tuberkulosia eragiten duten espezieak hauek dira: Mycobacterium tuberculosis, Mycobacterium bovis, Mycobacterium africanum eta Mycobacterium microtti. Sarritan espezie guzti hauek "Mycobacterium tuberculosis-aren taldean" elkartzen dira.

Mycobacterium patogenoek erresistentzia handia diote botika askori. Haien zelula horma hain lodia eta sendoa izanik, zelula horma desegiten duten antibiotikoak (penizilina edo zefalosporinak, kasu) ez dira erangikorrak bakterio hauen aurka.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mycobacterium Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.