Miki Nuñez
Miguel Nuñez Pozo (Terrassa, Bartzelona, 1996ko urtarrilak 6) Miki bezala ezaguna, abeslari kataluniarra da.
Miki Nuñez | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Terrassa, 1996ko urtarrilaren 6a (28 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta telebista aurkezlea |
Parte-hartzailea
| |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Espainiako abeslari bat da, 2018.urtean Operación Triunfoko hamargarren edizioan parte hartu zuen, 6. postuan geratu zen eta geroztik abeslari bezala ezaguma da. Espainiako ordezkaria izan da 2019. urteko Eurovision jaialdian, “La venda” abestiarekin.
Biografia
Terrassan, Bartzelonan, jaio zen 1996eko urtarrilaren 6an. Bere aita eta amak betidanik babestu zuten bere pasioa. Gitarra eta pianoa jotzen hasi zen. Handitzean gainkarga eduki zuen baina hori aldatzeko zerbait egitea erabaki zuen. Lehen hezkuntzako irakaskuntza ikasi zuen Bartzelonako unibertsitatean. Urte askotan, musikako irakaslea izan zen akademia batean.
Ereduak
Bere talde gustukoenak, Dub Inc, The Cat Empire eta Muse dira. Bere lehen kontzertua, ”La Pegatina” izan zela adierazi zuen eta talde honek, bere Eurovisioneko kanta konposatu zuen.
Ibilbidea
Nazioartean ezagutzera eman baino lehen, Dalton Bang taldearen abeslaria izan zen, 1970eko hamarkadako abestiak bertsionatu zituen eta 2018ko udan Katalunian ibili zen.
Operación Triunfo eta Eurovision
2018an, Mikik Operacion Triunfoko hamargarren denboraldian parte hartu zuen.
Edizio horretako parte hartzaile bakarra izan zen bi aldiz saioko gogokoena izatea lortu zuena; El patio eta Una lluna a l’aigua abestiekin. Programaren historiako lehena izan zen katalanez abesti bat abesten (Una lluna a l'aigua, Txarango taldearena). Semifinalean eliminatu zuten, 6. postuan geratuz.
2019ko Eurovisionera joateko hautagaia izan zen bi abesti desberdinekin. Nadie Se Salva Natalia Lacunzarekin eta La venda abestiarekin. 2019ko urtarrilaren 20ean La Venda hautatua izan zen. 2019ko maiatzaren 18an ospatu zen Eurovision jaialdia Tel Aviven. 26 herrialdeetatik 26. abestu zuen eta 22. postuan geratu zen.