Mikhail Xolokhov
Mikhail Alexandrovitx Xolokhov (errusieraz: Михаи́л Алекса́ндрович Шо́лохов; Kruzhilin, Vexenskaia, Errusiar Inperioa, 1905eko maiatzaren 24a - Vexenskaia, Sobietar Batasuna, 1984ko otsailaren 21a) errusierazko idazlea izan zen.
Mikhail Xolokhov | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kruzhilin (en) , 1905eko maiatzaren 11 (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||
Heriotza | Vyoshenskaya (en) , 1984ko otsailaren 21a (78 urte) | ||
Hobiratze lekua | Vyoshenskaya (en) | ||
Heriotza modua | : laringeko minbizia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Maria Petrovna Gromoslavskaia (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, gidoilaria, poeta, prosalaria, kazetaria eta politikaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Sobietar Idazleen Batasuna Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Zientzien Errusiar Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala | ||
Mugimendua | Errealismo sozialista | ||
Genero artistikoa | eleberria kontakizun laburra sketch story (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | koronel | ||
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||
Bizitza
Nekazari-familia bateko semea zen. 1920an, Armada Gorrian sartu zen. Bi urtez Moskun izan ondoren, 1924an, jaioterrira itzuli zen. 1926an, Donskie Rasskazi (Don ibaiko ipuinak, Olga Martinez de Marigortak eta Roberto Serranok euskaratua) kontakizun-bilduma argitaratu zuen arrakasta handiz. Gizakiaren eta izadiaren arteko harremanak islatu zituen obra horretan.
1940an, ospe handia lortu zuen eleberria kaleratu zuen: Tikhii Don (1928-1940, Don barea). Obra handi horretan, berriz, kosakoen eta gobernu zentralaren arteko liskarrak aztertu zituen. 1941. urtean Stalin saria jaso zuen obra horrengatik. Errusiako gaur egungo historia aztertu zuen ondorengo lanetan: Podniataia tselina (1932-1960, Luberriak) eta Oui Srazhalis za rodinu (1942, Aberriaren alde borrokatu ziren). 1961ean, Alderdi Komunistako batzorde zentraleko kide egin zuten, eta lau urte geroago Literaturako Nobel saria eskuratu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak