Mikhail Nesterov
Mikhail Vasilievitx Nesterov (Ufa, 1862ko maiatzaren 31Greg./maiatzaren 19aJul. - Mosku, 1942ko urriaren 18a) errusiar margolari sinbolista izan zen.
Mikhail Nesterov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ufa, 1862ko maiatzaren 19a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Mosku, 1942ko urriaren 18a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) Arteen Akademia Inperiala |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta filosofoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Russian symbolism (en) |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa paisaia margolaritza arte sakroa genero-margolana erretratua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza ortodoxoa |
Alderdi politikoa | Union of the Russian People (en) |
1877an Moskuko Margolaritza, Eskultura eta Arkitektura Eskolan sartu zen. Pavel Sorokin, Ilarion Prianixnikov eta Vasili Perov izan zituen irakasle. 1879an erakusketetan parte hartzen hasi zen eta handik bi urtera Arte Ederren Akademia Inperialean sartu zen. Moskura itzuli zenean, Alexei Savrasoven lezioak jaso zituen.
Bere lehen arrakasta "Ermitaua" izeneko margolanarekin iritsi zen. Salmentako diruarekin Europan zehar bidaiatu ahal izan zuen.
Kieveko San Volodimir katedralaren dekorazioan parte hartu zuen, horma-irudiak eta ikonoak eginez. Beste erlijio-enkargu batzuk ere egin zituen. Abastumamiko Aleksandr Nevski elizan eta Moskuko Marfo-Marinski komentuan lan egin zuen.
1905eko Errusiako Iraultzaren ondoren, Errusiar Herriaren Batasunarekin bat egin zuen, eskuin muturreko alderdi nazionalistarekin eta tsarraren aldekoarekin. Komunismoaren garaipenaren ondoren, margolaritza erlijiosoa utzi eta erretratuak margotzen aritu zen. 1938ko Purga Handian bere suhia exekutatu zuten eta alaba espetxeratu egin zuten. Bera bi astez egon zen kartzelan. 1941ean Stalin saria jaso zuen Ivan Pavloven erretratuagatik.
Iruditegia
- Rus Santua, 1901–06
- Beloaren zeremonia, 1897–98
- Maitasun-edabea, 1888
- Bartolome gaztearen ikuskaria, 1889-1890
- Volga baino haratago, 1905
- Filosofoak, 1917 (Pavel Florenski eta Sergei Bulgakov)
- Tolstoi, 1906 (Lev Tolstoi)
- Hiru gizon zahar azeri batekin, 1914
- 'Rusen. Heriaren arima, 1916.
- Yekaterina Petrovna Nesterova, 1905
- Olga Nesterova, 1906
- Antonio Artzapezpikua, 1917
- Ivan Ilyin, 1921-22
- Ivan Pavlov, 1930