Mikhail Lermontov
Mikhail Jurievitx Lermontov (errusieraz: Михаи́л Ю́рьевич Ле́рмонтов; Mosku, Errusia, 1814ko urriaren 15agreg./urriaren 3ajul. - Pyatigorsk, Errusia, 1841eko uztailaren 27agreg./uztailaren 15ajul.) errusiar poeta, margolaria, antzerkigile eta eleberrigile erromantikoa izan zen.
Mikhail Lermontov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1814ko urriaren 3a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Piatigorsk, 1841eko uztailaren 15a (juliotar egutegia) (26 urte) |
Hobiratze lekua | Tarkhany (en) Piatigorsk |
Heriotza modua | giza hilketa duelua: bala zauria |
Hiltzailea | Nikolai Martynov (en) |
Familia | |
Aita | Yuri Petrovich Lermontov |
Ama | Mary Arsenyev |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Leinua | Lermontov (en) Learmonth (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow university boarding school (en) Nikolaevskaya Cavalry school (en) (1832ko azaroaren 14a (juliotar egutegia) - 1834ko azaroaren 25a (juliotar egutegia)) |
Hizkuntzak | errusiera ingelesa alemana frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, margolaria, eleberrigilea, antzerkigilea, ofizierra, idazlea, prosalaria eta bretteur (en) |
Lantokia(k) | Mosku |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | erromantizismoa |
Izengoitia(k) | —въ, Ламвер, Гр. Диарбекир eta Lerma |
Genero artistikoa | bertsoa narraziozko poesia |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Imperial-Guardiaren Husarren Erregimentua |
Gradua | cornet (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Biografia
Moskun jaioa, XVI. mendetik aurrera Errusiar Inperioan bizi zen familia eskoziar baten ondorengoa zen. Penza probintziako Tarjany herrian bizi izan zen, eta han daude bere gorpuzkiak gordeta. Vasili Zhukovski eta Aleksandr Puxkinen belaunaldi berekoa izan zen.
Haurtzaroan amonaren ardurapean hazi zen, eta ahalik eta heziketa onena eman zion. Irakasle partikularrak jarri zizkion amonak, eta atzerritarrak ziren tutoreekin ingelesa, frantsesa eta alemanera ikasi zituen txikitatik[1]. Arte eta letrekiko sentikortasuna eta talentua laster agertu zitzaizkion; poesia, pintura, musika eta antzerkian hasi zen.
Fakultateko ikasketak erdizka utzi behar izan zituen eta 1832an Militar Akademian sartu zen, eta militarra izan zen handik aurrera[1]. Alexander Puxkin poeta errusiarraren zentzugabeko heriotzak sumindurik, ospetsu bihurtu zuen Poetaren heriotza (Smert poeta, 1937) poema idatzi zuen. Tsarrak gaizki hartu zuen, eta Kaukasora bidali zuen Txetxeniako errebeldeak menderatzeko[1].
1838an San Petersburgora itzuli zen, baina 1839an berriz ere Kaukasora bidali zuten duelu batean parte hartzearen ondorioz[1]. Garai honetan idatzi zuen Gure garaiko heroia (Geroy nashego vremeni,1840) protagonista, Pechorin, bere islada izanik.
Maitasun kontuetan zorte txarrak minduta, umore txar eta mingain biziko gizon honek zenbait duelutan hartu zuen parte eta, azkenean, 1841ean, Martynov komandantearekin izandako duelu batean hil zen[2].
Idazle ibilbidea
Puxkin eta Byron imitatu zituen bere lehen poemetan, baina bere estilo poetikoa berehala finkatu zen, argi eta garbi antzematen da gaien aldaketa. Beste poema batzuetan sutsu islatzen du ikasle gazteen sentimendu eta pentsamendua, mendekoen egoeraren aurrean haien haserrea erakusten duena, tsaristaren despotismoaren aurkakoa eta askatasunaren nahi sutsua adierrazten. 1832-1834 urteetan idatzitako Vadim eleberri amaitugabean, nekazari zapalduak defendatzen ditu eta Yemelyan Pugacheven matxinadaz hitz egiten du.
Zentsurak debekatutako Maskarad antzezlanean, Lermontovek nobleziari eraso egiten dio. Bere olerki ezagunenen artean, Demon, Mtsyri eta Pesnia pro tsariá Ivana Vasílievicha, molodogo opríchnika i udalogo kuptsá Kaláshnikova.
Lanak
Lord Byron poeta ingelesaren eta Puxkinen eragina izan zuen bere lehen poesietan, baina laster bere estilo propioa garatu zuen.[3]
Bere lan nagusienetakoak:
- Gure garaiko heroia (Geroy nashego vremeni,1840). Eleberria
Poemak
- Cherkesy (1828)
- Kavkazsky plennik (Kaukasoko presoa, 1828)
- Vesna (Udaberria, 1830)
- Stranny chelovek (Gizon arrotza, 1831)
- Knyaginya Ligovskaya (Ligovskaya dukesa, 1835)
- Pesnya pro tsarya Ivana Vasilyevicha, molodogo oprichnika i udalogo kuptsa Kalashnikova (Kantu bat Ivan Vasilyevitx tsarrari, bere lepazain gazteari eta Kalashnikova merkatari saiatuari, 1837)
- Sashka (1839)
- Demon (1840)
Euskaratuak
- Gure garaiko heroia (1840) (Geroy nashego vremeni). Ibaizabal, 1996. Itzultzailea: Jose Morales Belda.[4][5]
- Hodeiak (Tuchki) eta Bela izara (Parus). Elkar, 1991. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia. Hezurrezko xirulak poema liburuan bilduak.[4]
- Untzia eta Poetaren heriotza (Smert poeta.) Maiatz aldizkaria-12, 1986. Itzultzailea: Itxaro Borda[6].
- Daitekeena da bihar hiltzea. Hotsizki - 2, 1985. Itzultzailea: Aitor Arana.[7]
Filmerako egokitzapenak
Bere bizitzari buruzkoak:
Bere lanetan oinarritutako filmak:
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Jurievitx, Lermontov, Mikhail. (2014-07-14). Gure garaiko heroia. Elkarlanean, S.L. ISBN 9788490272831. (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
- (Gaztelaniaz) «Mijaíl Lérmontov» EcuRed (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
- (Gaztelaniaz) «Biografia de Mijaíl Lermontov» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
- «Mikhail Lermontov» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
- «Elkar Argitaletxea» www.elkarargitaletxea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
- «Ibinagabeitia Proiektua / Maiatz 12 (1986-abendua)» andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
- «Egileak» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).