Mikhail Kalaxnikov
Mikhail Timofejevitx Kalaxnikov (errusieraz: Михаи́л Тимофе́евич Кала́шников; Kuria, Altai Krai, Errusiako SESF, SESB, 1919ko azaroaren 10a - Izhevsk, Udmurtia, Errusia, 2013ko abenduaren 23a) kalibre txikiko armen diseinatzaile nabarmena izan zen. AK-47 eraso-fusilaren (sarri, Kalaxnikov edo AK izenez ezaguna) diseinatzailea izateagatik da ospetsua.
Mikhail Kalaxnikov | |||||
---|---|---|---|---|---|
1966 - 1989
1950 - 1958 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Михаил Тимофеевич Калашников | ||||
Jaiotza | Kurya (en) , 1919ko azaroaren 10a | ||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 1991) Errusia (1992 - | ||||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||||
Heriotza | Izhevsk, 2013ko abenduaren 23a (94 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Federal Military Memorial Cemetery (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa | ||||
Familia | |||||
Ama | Aleksandra Kalashnikova | ||||
Ezkontidea(k) | Yekaterina Kalashnikova (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Voroniha village secondary school (en) (1933 - 1934) | ||||
Hezkuntza-maila | Doctor in Engineering (en) | ||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | design engineer (en) , tankman (en) , ingeniaria, asmatzailea, idazlea, militarra eta politikaria | ||||
Lantokia(k) | Stryi (en) Matai (en) Shchurovo (en) Kovrov (en) Izhevsk eta Almaty | ||||
Enplegatzailea(k) | Kalashnikov Concern (en) Kyiv Higher Tank Engineering School (en) Q4189367 | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Union of Writers of Russia (en) | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Armada Gorria Soviet Armed Forces (en) Errusiako Indar Armatuak | ||||
Gradua | teniente jeneral maior jeneral koronel sarjentu staff sergeant (en) | ||||
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Eliza ortodoxoa | ||||
Alderdi politikoa | Errusiako Federazioko Alderdi Komunista Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista Errusia Batua | ||||
- Artikulu hau armen diseinatzaileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalaxnikov».
Biografia
Gazte urteak
Abeltzainen semea izanda, Bigarren Mailako Eskolan graduatu eta gero, berehala Kalaxnikov lanean hasi zen Maitaiko Turkestan-Siberia trenbideko gordailuan, eta horretan aritu zen 1938 arte. Urte hartan Armada Gorriko kide egin zen. Armadan zela, tankeen mekanika-eskolan, hainbat osagai diseinatu zituen tankeak konpontzeko.
Bigarren Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen, tankeen dibisioko ofizialorde. Hasieratik interes handia erakutsi zuen su-armei buruz. 1941an Georgi Zhukov jeneralak Leningradora (egungo San Petersburgo) destinatu zuen, haren asmakizunak tankeetan erabiltzeko. Une horretan hasi zen Kalaxnikov tankeak gidatzen, harik eta urte hartako urrian Brianskeko guduan bonba batek besoan zauritu zuen arte. Ospitalean zelarik, arma berri batean hasi zen pentsatzen, sobietar arma zaharrei bere kideek egindako kritiketan oinarrituta.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Kalaxnikov |