Mikhail Fedonkin
Mikhail Aleksandrovich Fedonkin (errusieraz: Михаи́л Алекса́ндрович Федо́нкин, Orekhovo-Zuyevo, Moskuko oblasta, Errusia, 1946ko ekainaren 19a)[1] paleontologo errusiarra da, animalia goiztiarrenen fosilak eta aztarnak dokumentatzeagatik ezaguna. Hainbat fosil ere aurkitu eta deskribatu ditu, Hiemalora, Onega stepanovi eta Nimbia occlusa.
Mikhail Fedonkin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orekhovo-Zuievo, 1946ko ekainaren 19a (77 urte) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow State University Faculty of Geology (en) |
Hezkuntza-maila | Doktor Nauk in Biology (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | paleontologoa |
Enplegatzailea(k) | Russian Orthodox University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzien Errusiar Akademia |
Eleanitza da, ingelesez eta errusieraz hitzegiten du eta espainieraz, frantsesez eta hizkuntza eslabonikoetan irakurtzeko gai da[1].
Biografia
Moskuko oblasteko hiri txiki batean jaio zen 1946an eta 23 urte zituela Moskuko Unibertsitateko masterra atera zuen honako tesi hau aurkezterakoan: Yakuthia iparraldeko (Sakha) Kharaulakh mendietako aurrekanbriar berantiarreko depositoen bioestratigrafia eta paleontologia[1]. 1971 urtean Geologia institutuko ikertzaile zientifiko gaztea bihurtu zen eta 1978an Estratigrafia-Paleobiologiako doktoretza atera zuen[1]. 1985ean Paleobiologiako doktoretza berria atera eta ikertzaile zientifikoen burua bihurtu zen[1]. 1992tik aurrera Erruziako Zientzia Akademiako Paleontologia Institutuko Aurrekanbriarreko laborategiko burua da[1].
Bere ibilbidean zehar munduko toki ugaritan egin ditu landa ikerketak, hala nola, Australian, Kanadan, Norvegian, Polonian, Errusian, Espainian eta Estatu Batuetan.
Argitaraturiko lanak
Liburuak
- Vendiar biota Itsaso Zurian (Errusiako iparraldeko plataformako hezurdura gabeko fauna aurrekanbriarra) (1981)
- Vendiar aroko mundu organikoa (1983)
- Hezurdura gabeno fauna eta honen kokapena metazooen eboluzioan (1987)
Argitalpen zientifikoak
- Fedonkin M.A. 1976. Traces of the multicellullar animals from Valdai Series. Izvestiya Akademii Nauk SSSR, ser. geol., N 4, p. 128-132.
- Keller B.M. and Fedonkin M.A. 1977. New organic fossil finds in the Precambrian Valdai Series along the Syuz'ma River. Internat. Geol. Rev., 19(8), p. 924-930.
- Fedonkin M.A. 1980. Early stages of evolution of Metazoa on the basis of the paleoichnological data. Zhurnal Obchei Biologii, N 2, c. 226-233.
- Fedonkin, M.A. 1990. Precambrian metazoans. In: Briggs, D.E.G. & Crowther, P.R., eds., Palaeobiology. A Synthesis. Blackwell Scientific Publ. Ltd., p. 17-24.
- Crimes T.P. and Fedonkin M.A. 1994. Evolution and dispersal of deepsea traces. Palaios, vol. 9, N 1, p. 74-83.
- Fedonkin M.A. 1996. Geobiological trends and events in the Precambrian biosphere. In: Walliser O.H. (ed.) Global Events and Event Stratigraphy in the Phanerozoic: Results of the International Interdisciplinary Cooperation in the IGCP-Project 216 "Global Biological Events in Earth History"). Springer-Verlag, Berlin, Heidelberg, pp. 89–112.
- Lipps J.H., Collins A.G. and Fedonkin M.A. 1998. Evolution of biological complexity: Evidence from geology, paleontology and molecular biology. In: Hoover R.B. (ed.) Instruments, Methods, and Missions for Astrobiology. Proceedings of the International Society for Optical Engineering, vol. 3441, p. 138-148.
- Fedonkin, M.A. and Ivantsov A. Yu. 2001. Faunal succession in the Vendian (Terminal Proterozoic) deposits of the White Sea Region, north of the Russian Platform. North American Paleontological Convention, Berkeley, California. Abstracts. P. 50.
Erreferentziak
- «Wayback Machine» web.archive.org 2006-08-10 (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
- «National Academy of Sciences: Charles Doolittle Walcott Medal» web.archive.org 2011-05-13 (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Fedonkin |