Mikhail Botvinnik
Mikhail Moisejevitx Botvinnik (errusieraz: Михаи́л Моисе́евич Ботви́нник; Kuokkala, 1911ko abuztuaren 17a – Mosku, 1995eko maiatzaren 5a) sobietar xake jokalaria, Nazioarteko Maisu Handia eta Munduko Xake Txapelduna izan zen. Historiako xakelari onenetarikoa izan zen.
Mikhail Botvinnik | |
---|---|
(1962) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Repino (en) , 1911ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Heriotza | Mosku, 1995eko maiatzaren 5a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gayane Davidovna Ananova (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Peter the Great Saint Petersburg State Polytechnical University (en) |
Hezkuntza-maila | Doctor in Engineering (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Alexander Ilyin-Genevsky (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria, chess coach (en) , ingeniaria, idazlea, ingeniari elektrikoa eta chess composer (en) |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Bost aldiz irabazi zuen Munduko Xake Txapelketa 1948 eta 1963 artean. Sei aldiz irabazi zuen SESBeko Xake Txapelketa, eta 1954tik 1964rako Xake Olinpiada guztiak irabazi zituen Sobietar Batasuneko xake taldearekin.
Joko estilo posizionala zuen. Botvinnikek berrikuntza handia ekarri zuen xake profesionalera, eta jokoa sakonki aztertzeaz gain, xakelari profesional batek zentzu guztietan izan beharreko prestakuntzan arreta handia ipini zuen: ariketa fisikoa; partida-hasiera jakin batzuk oso ondo aztertuta izatea; iraganeko jokalarien, norbere eta aurkarien partidak aztertzea; aurkari sendoenen puntu sendoenak eta ahulguneak aztertzea; norbere puntu sendoen eta ahulguneen analisi zorrotza egitea. Lanketa berri horrek goi mailan 30 urtez mantentzea ahalbidetu zion. Prestakuntza modu horrek eragin handia izan zuen belaunaldi berrietan. Xakelarien prestakuntzarako xake eskola bat sortu zuen eta bere ikasle izan ziren hainbat xakelari ospetsu, haien artean munduko txapeldun izatera helduko ziren Anatoli Karpov, Gari Kasparov eta Vladimir Kramnik.
Ingeniari elektrikoa zen lanbidez; informatikaria ere izan zen, ordenagailurako xake-jokoak programatzen aitzindaria.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Botvinnik |
- (Ingelesez) Chessgames
Aurrekoa Aleksandr Alekhin |
Munduko Xake Txapelduna 1948-1957 |
Ondorengoa Vasili Smyslov |
Aurrekoa Vasili Smyslov |
Munduko Xake Txapelduna 1958-1960 |
Ondorengoa Mikhail Tal |
Aurrekoa Mikhail Tal |
Munduko Xake Txapelduna 1961-1963 |
Ondorengoa Tigran Petrosian |
Luanda errorea in Modulu:Navbar at line 58:Invalid title Munduko Xake Txapeldunak.