Mikeleteen etxea

Mikeleteen etxea Aralarko mendilerroan dagoen Errenaga mendiaren mendebaldeko aurpegiko magalean dagoen eraikin bat da. Eraikin hau, 1928. urtean eraiki zen, Nafarroa eta Gipuzkoa artean garraiatzen ziren salgaiak kontrolatzeko aduana bezala. Orain, Aralarko Adiskideak izeneko mendizale elkarte baten babesleku da. Hemendik gertu, beste babesleku bat ere dago. Bi babesleku hauetara heltzeko, Guardetxetik abiatzen da ohiko bidea, eta Errenaga mendiaren tontorretik igarotzen da bide hau.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.