Mikele Landa Eiguren

Mikele Landa Eiguren (Ea, Bizkaia, 1995) kazetaria eta film-zuzendaria da

Mikele Landa Eiguren
Bizitza
JaiotzaEa, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, film-zuzendaria eta zinemagilea

Twitter: LamiakLanda Instagram: mikelelanda LinkedIn: mikele-landa-391583131 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Ikasketak

Euskal Herriko Unibertitatean: Ikus entzunezko komunikazioa. Multimedia produkzioa eta errealizazioa ikasketak egin zuen 2013yik 2017ra. Ondoren, Madrilgo TAI eskokan masterra egin zuen dokumental sortzailean eta zinema esperimentalean, 2017-2018 ikasturtean. 2021an EQZE - Elías Querejeta Zine Eskolan zinema sorkuntza ikasketak egiteari heldu zion.

Zinemagile

Mikele Landa Eigurenek NEST Zinema Ikasleen Film Laburren Topaketaren 21. edizioko sorta, eta 2022an aurkeztu zuen Noizko basoa filma Elias Querejeta Zinema Eskolako ikasle izan zen bitartean egindakoa. .

Bere herrian baso bat landatzearen ekimena martxan jartzeak piztu zion ideia eta Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen. 16mm-ko kamera txiki batekin errodatutako lana Xanti Xalvador soinu-teknikariak soinu-atmosfera eraikitzen lagun izanik.

Baso bat berriz hasten da. Herri batek inoiz ikusi ez zuen paisaia bat gogoratzen du. Lur lehorra astintzen duten eskuak, aitzurrak eta botak, Ullan noizbait bizi ziren zuhaitzak azalera ateratzeko. Hemen sortzen da ibaia etengabe, eta jada ahantzitako hizkuntza bat xuxurlatzen du. Baso bihurtzen denean, nor biziko da leku honetan? Baso bat landatu al daiteke? Inork ahoskatuko al du bere izena? Non hasten da herri bat?

Galdera horiei guztiei erantzuna ematen saiatu da Mikele Landa Egiguren Noizko basoa film laburrean.[1]

Ez-fikziozkoa da Landaren lana. Noizko basoa filma dokumentaletik oso gertu dagoen «proiektu nahiko esperimentala eta sentsoriala» dela azaldu du. .Landak bere roiektuan hainbat galdera planteatu ditu: Basoa landatu daiteke? Gizakion emaitza izan daiteke baso bat? Baso bat izango da noizbait?.[2]

Filmografia

  • Noizko basoa (2022) Elías Querejeta Zine Eskolak (Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako eta Zinemaldiak, Tabakalerak eta Euskadiko Filmategiak parte hartzen duten eskolak) aurkeztutako film laburra.

Erreferentziak

  1. «Mikele Landa Egiguren: «He intentado dar la misma importancia al sonido que a la imagen»» www.kulturklik.euskadi.eus 2022-09-21 (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  2. Alzuru, Jone Bastida. «Euskarazko lehenak, emakumeenak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.