Mikeldi (baseliza)

Mikeldi Durangoko toponimo bat da, baseliza bati lotua, zeina 20. mendean eraitsi zen. Ibaizabal ibaiaren hegoaldeabn dago, udalerriaren mugetan, ibaiaren beste aldean Iurreta dagoelarik. Toponimoa ezaguna da bertan zegoelako Mikeldiko idoloa, eskultura zoomorfoa, tokitik izena hartu zuena. 21. mendeko Durangon Mikeldi kalea dago tokian, eta idoloaren erreplika bat ere bada bertan.

Mikeldi (baseliza)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaDurango
Koordenatuak43°10′28″N 2°37′59″W
Map

    11. mendean, gutxi gora behera, baseliza bat Arriandi izeneko toki baten ondoan, San Bizenteri eskainia. Lehen dokumentuetan Biçenty, Miquendi edo Miçente gisa agertzen da (cf. Bikendi)[1]. Mikeldi horren aldaera dela dirudi, Mikel izenarekin loturarik ez duen forma[2].

    20. mendearen hasieran burdindegi bat egon zen paraje berean.


    Erreferentziak

    1. Ruiz, Arturo Aldecoa; Arenal, Isabel. (2022-01-01). «Luminoso Idolo Oscuro. Miqueldi, historia y significado» Luminoso Idolo Oscuro. Miqueldi, historia y significado (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
    2. Amatiño. «Mikeldiko idorua» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.