Mikel Zamora

Mikel Zamora Carrancio (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1977ko uztailaren 1a - ) abeslari aretxabaletarra da.

Mikel Zamora

Bizitza
JaiotzaAretxabaleta, 1977ko uztailaren 1a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoapop rock
indie rock

Ibilbidea

Hainbat urtez herritik kanpora egon ondoren 2015ean Aretxabaletara itzuli zen. 2018an The Blue Painters taldeko abeslari bihurtu zen. COVID-19 pandemiak eragindako itxialdian hainbat kantu konposatu zituen eta 2021eko urrian bideklip bat zabaldu zuen sare sozialen bidez. "Quién me lo iba a decir" du izena eta Madrilgo eta Aretxabaletako Urkulu urtegiko eta Degurixa inguruko irudiak ikusten dira[1]. Pop-rock eta indie estiloak jorratzen ditu. 2022ko urtarrilean "Tu castillo" izeneko bigarren singlea atera zuen, animaziozko irudiez osaturikoa[2]. Bigarren bideoklip hau egin ahal izateko crowdfunding kanpaina bat antolatu zuen[3].

Sei kantu dituen EPa osatu zuen, Raúl Verak ekoiztutakoa, eta martxoan argitaratu zuen. Gaztelerazko lau abesti eta euskarazko eta ingelesezko bana ditu. Aurreneko kontzertua herrian bertan eman zuen[4][5].

Diskografia

  • Mikel Zamora PR (2022, autoekoizpena)[6]

Erreferentziak

  1. «Mikel Zamora: "Nire kantuen disko labur bat egingo dut" - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  2. «Mikel Zamora: "Oso eskertuta nago bideoklip berria sortzeko jaso dudan babesarekin" - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Mikel Zamora plasma sus sueños en un proyecto de música y animación» El Correo 2022-01-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  4. «MIKEL ZAMORA KONTZERTUAN» Aretxabaletako Udala (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  5. «Mikel Zamorak kontzertu hunkigarria jo du herrikideen aurrean - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  6. «Mikel Zamora: "Nik sortu ditut kantak, eta oso pertsonalak dira, oso neureak" - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.