Mikel Urrutikoetxea
Mikel Urrutikoetxea Azkueta, pilota arloan Urrutikoetxea deituraz ezaguna (Zaratamo, Bizkaia, 1989ko maiatzaren 24a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da oro har, baina atzelari ere bai zenbaitetan, besteak beste 2016ko binakako txapelketa nagusian eta 2020koan. Baiko Pilota enpresakoa da.
Urrutikoetxea | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Mikel Urrutikoetxea Azkueta | |||
Jaiotza data: | 1989ko maiatzaren 24a (34 urte) | |||
Jaioterria: | Zaratamo ( Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Asegarce | |||
Postua: | aurrelaria (batzuetan, atzelaria) | |||
Altuera: | 1,89 m | |||
Pisua: | 84 kg | |||
Debutatze data: | 2009ko ekainaren 13a | |||
Debutatze pilotalekua: | Arrigorriagako Udal pilotalekua |
Kirol ibilbidea
2009an bihurtu zen profesional, eta urte hartan bertan bigarren mailako lau eta erdiko txapelduna izan zen.[1] 2015ean, buruz buruko txapelketa nagusia irabazi zuen, finalean Olaizola II.a 22-19 mendean hartuta. Oinatz Bengoetxearen ordez sartu zen Urrutikoetxea finalean, Bengoetxea lesionatu zelako.[2] 38 urte ziren bizkaitar batek esku huskako txapelketarik preziatuena irabazten ez zuela.[3]
2015ean bertan, lau eta erdiko txapelketa nagusia irabazi zuen. 62 urte iraganak ziren, bizkaitar batek txapel hori azken aldiz erdietsi zuenetik. Urte berean, esku huskako hiru txapelketa nagusiak (buruz burukoa, lau eta erdikoa eta binakakoa) jarraian irabazitako pilotari urrien artera sartu zen. Gainera, binakakoan, berez aurrelaria den arren, atzelari aritu zen, bai eta bikain aritu ere.[4] Atzelari arituta binakakoa irabazi duen aurrelari bakarra da. Hurrengo txapelketa nagusian ere, 2016ko buruz burukoan, finalera iritsi zen, eta txapeldunorde bukatu zuen, Irribarriaren aurka 22-13 galduta. Esku huskako hiru txapelketa nagusietako lau final jarraian jokatu dituen pilotari bakanetakoa da.
Lorpenak
- Buruz Buruko Txapelketa Nagusian:
- Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusian:
- Binakako Txapelketa Nagusian:
- 2016ko txapelduna
- 2020ko txapeldunordea
- Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusian: 2009ko txapelduna
Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalak
Urtea | Txapeldun | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2015 | Urrutikoetxea(1) | Olaizola II.a | 22-19 | Bizkaia |
2016 | Irribarria | Urrutikoetxea | 22-13 | Bizkaia |
2019 | Irribarria | Urrutikoetxea | 22-20 | Bizkaia |
(1) Finalean Urrutikoetxeak Bengoetxea VI.a ordezkatu zuen, azken hau lesionatu zelako.[2]
Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2015 | Urrutikoetxea | Martinez de Irujo | 22-20 | Bizkaia |
2017 | Altuna III.a | Urrutikoetxea | 22-21 | Bizkaia |
Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2016 | Olaizola II.a - Urrutikoetxea | Martinez de Irujo(2) - Rezusta | 16-10 | Bizkaia |
2020 | Ezkurdia - Martija | Olaizola II.a - Urrutikoetxea | 22-13 | Bizkaia |
(2) Irujok eskuin eskuko hatz luzea hautsi zuen 11-10ekoan, eta jarraitzen saiatu zen arren, bertan behera utzi zuen finala.[4]
Erreferentziak
- Asegarceren webguneko fitxa
- (Gaztelaniaz) «Urrutikoetxea se lleva su primera txapela tras colarse en la final», Naiz, 2015-06-28.
- Unai Zubeldia: «Mikel Urrutikoetxea, Asegarceko pilotaria: "Burua hotz mantendu nuen, eta ondo amaitu nuen partida"», Berria, 2015-06-30.
- Magro Eizmendi, Imanol. (2016-04-10). «Zoritxarra gonbitik gabe sartu da festan» Berria.
Kanpo estekak
- Pilotariaren fitxa, Asegarceren webgunean.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |