Mikel Urreta
Mikel Urreta Etxebeste (Urnieta, Gipuzkoa, 1881eko uztailaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1961eko azaroaren 29a) gipuzkoar politikari eta euskaltzalea izan zen.
Mikel Urreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urnieta, 1881eko uztailaren 19a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1961eko azaroaren 29a (80 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Biografia
Ingeniaria zen bizibidez. Maria Zulaikarekin ezkondu zen eta lau seme alaba izan zituzten: Maritxu, Mikel, Carmen eta Rosario[1]. Donostiako udaleko zinegotzi izendatu zuten 1913. urtean, eta Gipuzkoako diputatu hautatu zuten, handik bi urtera. Gipuzko Buru Batzarreko lehendakari izan zen.
Euskalgintzaren alorrean nabarmendu zen, Euskaltzaleak elkarteko buru izan zen, halaber Euskal-Esnalea elkarteko kide eta Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuen[2]. Agerre, Euzkadi eta El Día agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Sona handiko hizlaria izan zen, eta haren hitzaldi batzuk argitaratuak izan dira: esaterako, 1920an, "Edesti-aurrea. Leize-Zuloak" izenekoa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Nerea Azurmendi: Maritxu Urreta. Bidegileak bilduma, 2. orrialdea
- Nerea Azurmendi: Maritxu Urreta. Bidegileak bilduma, 3. orrialdea