Mikel Sarriegi (aktorea)

Mikel Sarriegi (Donostia, Gipuzkoa, 1968) aktorea, pailazoa, antzerki-zuzendaria, eta Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea.

Mikel Sarriegi (aktorea)

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, irakaslea eta pailazoa
Enplegatzailea(k)Zurriola Antzerki Eskola
Lan nabarmenak

Ibilbidea

Izen bereko liburuan oinarritutako Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean protagonistaren rola jokatu zuen (Juan Martin). 2003an estreinatu zuen antzezlana Gorringo Antzerki Taldeak Tafallan. Obra arrakastatsu hartako beste aktoreak Ainere Tolosa (Ixabel), Ixabel Agirresarobe (Baserriko amona), Anjel Alkain Baserriko aita, taxista, eta Koldobika,mediku pedantea), eta Egoitz Lasa baserriko semea) izan ziren. Zuzendaria Anartz Zuazua izan zen, gidoilariak Joxean Sagastizabal eta Nagore Aranburu.

Antzezlan hori mugarri bat izan zen euskarazko antzerkigintzan, ia bi urtez iraun baitzuen, eta emanaldiak 180 izatera heldu zirelako.[1]

Hipo eta Tomax pailazoak

Hipo eta Tomax taldeko Hipo pailazoa izan zen, Joserra Fachadorekin lankidetzan.

Sarriegik Astrolabium Teatroa konpainia sortu zuen 2016an Hondarribian.[2] taldeak E, petrel! Julio Villarerekin solasean obra euskaraz taularatu zuen 2016an.[3] Julio Villar abenturazale donostiarrak lau urtez Mistral belaontzian egindako bidaiaren ondotik idatzitako liburuan oinarritzen da obra eta Sarriegik berak moldatu zuen antzerkirako.[4][5][6]

Geroago 'Butterfly effect (Gizateriaren hegaldia)' antzezlana estreinatu zuen 2021eko ekainean: tximeleta baten hegaldiak munduaren beste puntan sor ditzakeen olatuez, historian egindako keinuez, eta egin gabekoez.[1][7]

Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea

Bera irakasleetako bat zen 2001ean Montxo Imaz, Anartz Zuazua eta Santi Goñik Zurriola Antzerki Eskola sortu zutenean. 1994. urte inguru Gotzon Alemanek ekin zion Zurriola ikastolan antzerkia lantzeari, eta haren ondotik Montxo Imazek, ordubeteko klaseak emanez eguerdietako tarteetan.[8] Geroago Izaskun Lacalle, Maider Oiarzabal, Ohiana Maritorena eta Nerea Arriola ere izan dira eskolako irakasleak. Sarriegi hasieratik parte hartu du.[9][10][11] Urte guzti horietan zehar, antzerki-eskola 2001ean hasi zenetik, urtero beti ibili dira 170-200 ikasle. Ziurra da 1000 ikasle baino gehiago direla euskarazko antzerki-eskola honetan trebakuntza minimo bat jaso dutenak.

Hondarribian ere antolatu ditu Antzerki tailerrak.[12][13]

Sariak

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketetan hainbat sari jaso ditu ZAE eskolak. Hauek dira horien artean Sarriegik zuzendu dituen batzuk:

Erreferentziak

  1. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2021--06-16). ««Tximeleta efektua gertatzen da; egia da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  2. «Mikel Sarriegi: "Obrak zerbait ukitzen du, eta espero dut Hondarribian ere hori gertatzea"» Bidasoko Hitza 2016-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  3. Sarasola, Ainhoa. «Amarrak askatu, bizitzari heltzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  4. Perez, Agus. «Bizitzatik nabigatuz» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  5. (Gaztelaniaz) «'La mítica epopeya de Julio Villar merecía una representación teatral'» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  6. (Gaztelaniaz) «E Petrel!, navegando en un escenario» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  7. Ruiz, Rebeka. (2021-12-03). ««Irabazleek idatzi dute historia, eta horrekin haustea da helburua»» Bidasoko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  8. Guillan, OIer. (2009-09-27). «Oholtza gainean haziak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  9. «Antzerki Eskola. Zurriola Aldizkaria 2011 by Zurriola Ikastola - Issuu» issuu.com (Zurriola Ikastola): 7. (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  10. Esnaola, Inazio. (2022-01-14). «"Ziur dominari lekutxoren bat topatuko diogula ikastolan"» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  11. Guillan, OIer. (2009-09-27). «Oholtza gainean haziak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  12. «11 eta 14 urte arteko gazteei zuzendutako antzerki tailerra antolatu dute» Bidasoko Hitza 2022-01-07 (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  13. (Gaztelaniaz) ««A mí el teatro me ha colocado en el mundo y en la vida, sin duda»» El Diario Vasco 2019-10-19 (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  14. Esnaola, Inazio. (2022-01-14). «"Ziur dominari lekutxoren bat topatuko diogula ikastolan"» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  15. «Hiritar Merezimenduaren Dominak - Donostiako Danborrada» danborrada.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  16. «Zorionak Antzerki Eskolari! | Zurriola Ikastola» zurriolaikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  17. «Donostia.eus - 1. Más sobre juventud» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  18. 33. GAZTEEN ANTZERKI TOPAKETA 2022. Donostia Kultura.
  19. «Sariak banatu dira 32. Gazteen Antzerki Topaketan» www.donostia.eus (Donostiako udala) (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  20. «Brianen bizitza, Zurriola antzerki eskola» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  21. «Donostia.eus - [Berria XXVIII Gazteen Antzerki Topaketaren Palmaresa»] www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  22. TARTUFO - Trailer ofiziala - Zurriola Antzerki Eskola. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  23. «26. Gazteen Antzerki Topaketa: 3 sari Zurriola Antzerki Eskolaren taldeentzat!!» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2014-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  24. 2014 - ZAE - DBH4 - "Peter Pan" (trailerra). (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  25. «Kutsidazu bidea, Ixabel» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2013-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  26. «Bi sari ikastolarentzat Topaketan:'Kutsidazu' eta 'Psikiatriko bateko ametsak'» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2013-06-15 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  27. «Zurriola ikastolako antzerki-eskola | Antzerkian atseginez» web.archive.org 2012-08-31 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.