Mikel Santiago
Mikel Santiago Garaikoetxea (Portugalete, 1975eko irailaren 8a) bizkaitar idazlea da, eleberri beltzak idazten duena, hauen artean, La última noche en Tremore Beach (2014), hainbat hizkuntzetara itzulia.[1]
Mikel Santiago | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalete, 1975eko irailaren 8a (48 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, idazlea eta rock musician (en) |
Lantokia(k) | Bilbo |
Genero artistikoa | detektibe-fizkioa |
mikelsantiago.info | |
Biografia
1975ean Portugaleten jaioa, institutua amaitzean soziologia ikasi zuen. 2007an Espainiatik joan eta hamarkada batez Irlanda eta Herbeheretan bizi izen, informatikari lanetan, Bilbora itzuli aurretik.[2] Gitarra jotzaile izaten saiatu zen, Bilbon Negra Loca taldearekin eta Amsterdamen Rosalito brothers taldearekin.[2] Musika garrantzitsutzat du eta bere idazle jarduera izen gabeko rock talde batekin eta softwarearekiko zaletasunarekin konbinatzen du.[3]
Istorioak eta ipuinak interneten argitaratzen literaturaren munduan hasi zen. Hainbat liburu bere kabuz argitaratu zituen: La historia de un crimen perfecto (2010), Los ojos centenarios de la isla (2010), El perro negro (2012) y La noche de las almas y otras historias de terror (2013), autore independenteentzako web plataforma baten bidez, Barnes & Noble eta iBooks bezalako liburudendetan banatzea ahalbidetzen duenak; bere liburuetatik hiru Estatu Batuetako 10 salduenen zerrendara iritsi ziren.[4]
2014an, Ediciones B-ek La última noche en Tremore Beach argitaratu zuen, eta lehen eleberri honek 40.000 ale baino gehiago saldu ditu eta hogei hizkuntzatara itzuli da. Alejandro Amenabarren ekoizpen enpresak zinema edo telebistarako egokitzapen bat egiteko eskubideak erosi ditu.[2]
2015ean El mal camino nobela argitaratu zuen[5] eta 2017an El extraño verano de Tom Harvey.[6]
Lanak
- Eleberriak
- La última noche en Tremore Beach (2014), Ediciones B
- El mal camino (2015), Ediciones B
- El extraño verano de Tom Harvey (2017), Ediciones B
- Besteak
- Historia de un crimen perfecto (2010)
- La isla de los cien ojos (2010)
- El perro negro (2012)
- Noche de Almas y otros relatos de terror (2013)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Mikel Santiago: «Todo está al servicio de la historia, incluido el uso de la violencia»» abc (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
- (Gaztelaniaz) «Mikel Santiago factura un thriller «muy stoniano»» diariovasco.com 20150607052354 (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
- (Gaztelaniaz) «Mikel-Miking-Santiago» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
- (Gaztelaniaz) «Misterioso autor español en la lista de bestsellers de Estados Unidos» Eriginal Books 2012-07-17 (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
- (Gaztelaniaz) SÁNCHEZ, ANA. (). «Mikel Santiago, un escritor de miedo» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
- (Gaztelaniaz) «Crítica literaria: El extraño verano de Tom Harvey, de Mikel Santiago» Culturalia 2017-08-30 (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).