Mikel Salegi Urbieta

Mikel Salegi Urbieta (Donostia, 1953-1974ko abenduaren 18a) gaztea Guardia Zibilak kontrol batean Errekalde auzoan tirokatu eta hil zuten. Gaztea beste lagun batzukin Tolosatik bere etxera zihoan. 18 tiro jaso zituen gorputzean eta odoleztua hil zen ospitalera heldu baino lehen. Tiroaldi ondoren guardia zibilek zaurituaren trasladoa oztopatu zuten eta, ondorioz, gaztea salbatzeko denbora asko galdu zen.

Mikel Salegi Urbieta
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1953
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1974ko abenduaren 18a (20/21 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Jarduerak
Mikel Salegi Donostiako Polloeko hilerrian lurperatuta dago.

Gertaerak

Afari ospatu ondoren, lagunak hiru autotan bueltatzen ari ziren. Gau ilun eta euritsua zen. Guardia Zibilak bazterbidean atxikita zituen bost autoek kontrolaren seinaleak ezkutatzen zituzten. Lehendabiziko bi automobil geldi arazi zituzten; Mikel Salegi hirugarrenean zihoan. Lagunek guaridei esan zieten: "errepidetik datorren auto hori taldeko hirugarrena dela". Guardia batek alto eman zion hirugarrenari baina ez zitzaion ikusten. Kontrola osatzen zuten bost guardia zibilek tiro egin zituzten. Mikelek 18 inpaktu jaso zituen, kontroleko azken ibilgailua ere ez zuen gainditu. Tiro egin ondoren, Guardia Zibilaren okupazio bakarra gidaria atxilotzea eta bahitzea izan zen. Hiru egunez ezkutatu zuten, inork ez zekien non zegoen. Halaber, autoa eraman zuten frogak ezkutatzeko. Zauritua bitartean errepidean botata zegoen. Lagunek beste auto batera igo zuten eta Ospitalera abiatu ziren. Bidean kontrol berri batek geldiarazi zituen, Polizia Nazionalaren hau. Ospitalera iritsi zirenean hilda zegoen. Familiak gorputza ikusi nahi zuen baina poliziak ez zien utzi; poliziek gorpua lapurtu eta Polloeko hilerrira eraman zuten. Hurrengo egunean, gestio ugari egin ondoren, ikusteko baimena lortu zuten.[1]

Hileta

Hurrengo egunak oso gogorrak izan ziren Salegi familiarentzat. Horrela azaldu zioten Mikeli idatzitako gutun batean hiletetan gertatutakoa: "Hileta Santa Marian izan zen. Elizaren irteera izugarria izan zen. Polizia nazionala genuen inguruan, eta eskuin muturreko zibilen lehen lerro armatu bat. Jipoitu egin gintuzten. Ama jotzen hasi ziren. Zure lankide batek esan zuen: "Ez ezazue jo, ama da eta". Eta hala egin zuten, bera jo zuten. Haurdun zegoen eta semea galdu zuen. 10 zauritu baino gehiago izan ziren (horietako batek begi bat galdu zuen) eta 200 atxilotu. Emakume bat bihotzekoak jota hil zen sarraski haren aurrean jasotako inpresioagatik".[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.