Mikel Sagarzazu
Mikel Sagarzazu Sacristán (Oñati, 1988ko ekainaren 13a[1]) gipuzkoar aktore, bikoiztaile eta itzultzailea da[2][3].
Mikel Sagarzazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1988ko ekainaren 13a (35 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mondragon Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, ahots-aktorea eta itzultzailea |
Bizitza
Oñatin jaio zen[1]. 11 urte zituela, Asperger sindromea (autismo mota bat) diagnostikatu zioten[2][4]. Bere esanetan, diagnostikoak balio izan zion. Uste du autismoa ez dela konpondu eta sendatu behar, baizik eta bizitzeko modu egokia aurkitu[2].
Eskolan graduatu ostean, informatika ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean[5][6] eta praktikak egin zituen hainbat enpresatan, baina zailtasunak izan zituen lana aurkitzeko[6]. Orduan antzerkigintza ikasten hasi zen[7][2] eta bi filmetan antzeztu zuen[8]. Gerora konturatu zen bikoizketak egitea ere gustuko zuela[7]. Mikelen ustez, bikoizketak modu ez-monotonoan hitz egiten ikasten lagundu zion[2]. COVID-19 pandemia garaian, etxeko estudioan grabaketak egiten jarraitu zuen[9]. 2022an, protagonista bikoiztu zuen Hooper oilasko erbia filmaren euskarazko bertsioan[10].
Aktore ibilbideaz gain, itzultzaile lanetan dabil. Euskara, gaztelania eta ingelesa menperatzen ditu[3]. Gainera, Gureak Marketingen lan egiten du editore gisa eta Gautena erakundean antzerkigintza irakasten du[5].
Filmografia
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2013 | Atraco a mano desarmada | ertzaina | Film laburra[8] |
2014 | Hombre 2000 | Film laburra[8] | |
2021 | Chicago Fire | Ahotsa[11] | |
2022 | Hooper oilasko erbia | Ahotsa[10] | |
Remy eta Boo | Jack kapitaina | Ahotsa | |
2023 | Oddballs S2 | Ahotsa | |
Super Dino | Cryol | ||
Kaleko futbola | Kaniren aita | ||
Franken aita | |||
Aztarnarik gabe | aduana agentea | ||
Luis | |||
Aberezoroak | Otto | ||
Idefix eta menderakaitzak | katua | ||
Oilaskix | |||
Jeremy Super Karibu | Albert hartza | ||
Locked Out | |||
Billie eta Benjamin | |||
Kolapsoa | Pascal | ||
Gladiatore modernoak | Joao | ||
Head High | Zeke | ||
Tumore-sena | Eddy | ||
Derby Girl | Victor Legrendre | ||
Giovanni | |||
Bad Education |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Mikel Sagarzazu Sacristán» Yate Casting (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
- Sagarzazu, Mikel. ««Autismoa baduzu ez kezkatu, bide bat aurkitu dezakezu»» Naiz 2023-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
- (Gaztelaniaz) «Nuestros Traductores Estrella» Take Productions (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
- «Mikel Sagarzazu, Asperger sindromeaz: Antzerkiaren bidez sentimenduak adierazteko bideak landu ditut» EITB 2022-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
- (Gaztelaniaz) «Mikel Sagarzazu Sacristán» LinkedIn (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
- (Gaztelaniaz) Sainz, Jorge. ««No me gusta la imagen edulcorada de la inclusión, si vales para algo, pues ya está»» El Diario Vasco 2023-08-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
- Santos, Maialen. «Mikel Sagarzazu, ahotsak bikoizten diharduen oñatiarra» Goiena 2020-09-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
- (Ingelesez) «Mikel Sagarzazu» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
- Txintxurreta, Amaia. «Mikel Sagarzazu bikoizleak nola grabatzen duen ikusten» Goiena 2021-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
- (Gaztelaniaz) «Mikel Sagarzazu, doblador de 'Hooper oilasko erbia', acercará su experiencia» El Diario Vasco 2022-11-11 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
- Txintxurreta Guridi, Amaia. «Bikoizle lana, ahotsa jartzea baino gehiago» Goiena 2021-04-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).