Mikel Otegi
Mikel Mirena Otegi Unanue (Itsasondo, 1972ko urriaren 8a - ) 1995eko abenduaren 10ean bere kabuz bi ertzain hil eta, ondorengo epaiketan errugabetua izan ondoren, ihes egin eta ETA erakundeko kide bilakatu zen euskal herritar izan zen. 2003 urtean ETA erakundeko kidea izateagatik Frantzian atxilotua, 2009 urtean Espainiara estraditatua izan zen. 1997 urtean errugabetu zuen sententziari fiskaltzak errekurtsoa jarri eta 2012 urtean 34 urtetarako kartzela zigorra ezarri zitzaion. Auziak eztabaida handia eragin zuen gizartean, lehendabizi, lehenengo epaiketako herri epaimahaiak guztiz errugabetu zuelako eta, ondoren, sententzia horren aurka errekurtsoa jarri zitzaiolako, herri epaimahaiaren erabakia baliogabetuz. Egun, Zaballako kartzelan betetzen ari da zigorra.
Mikel Otegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Itsasondo, 1972ko urriaren 8a (51 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |