Mikel Olazabal
Mikel Olazabal Caballero, pilota arloan Olazabal deituraz ezaguna (Areso, Nafarroa Garaia, 1986ko irailaren 15a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialek diotenez, 1,80 m luze da, eta 80 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2007ko abuztuaren 15ean jokatu zuen, Leitzako Amazabal pilotalekuan. Azkena, berriz, 2013ko abenduaren 30ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan, 27 urte besterik ez zuela, Aspek ez baitzion kontratua berritu.[1]
- Artikulu hau Aresoko pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mikel Olazabal (kazetaria)».
- Artikulu hau Aresoko pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olazabal (argipena)».
Olazabal | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Mikel Olazabal Caballero | |||
Jaiotza data: | 1986ko irailaren 15a (37 urte) | |||
Jaioterria: | Areso ( Nafarroa Garaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,80 m | |||
Pisua: | 80 kg | |||
Debutatze data: | 2007ko abuztuaren 15a | |||
Debutatze pilotalekua: | Amazabal (Leitza) | |||
Erretiratze data: | 2013ko abenduaren 30a | |||
Erretiratze pilotalekua: | Beotibar (Tolosa) |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Mikel Olazabal disputa hoy su último partido con Aspe», Deia, 2013-12-30.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.