Mikel Mindegia
Mikel Mindegia Labaien (Ezkurra, Malerreka, 1949ko apirilaren 26a) nafar aizkolaria da, Euskal Herriak eman duen onenetakoa.
Mikel Mindegia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezkurra, 1949ko apirilaren 26a (74 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aizkolaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
1977. urtean lortu zuen bere lehenengo txapela. Txapelketa askotan nagusitu da harrezkero (10 txapela). Euskal aizkolarien artean beteranoena. Abeltzaina da, eta Euskadiko eta Gipuzkoako hamarna txapelketa irabazi ditu. 2000. urtean, marka guztiak hautsi zituen: 51 urte zituela, Azpeitiko zezen plazan, Urrezko Aizkora jokatu zuen Olasagastiren aurka; galdu zuen arren, euskal aizkolaritzak eman duen aizkolaririk hoberenetakoa dela erakutsi zuen Mindegiak.[1]
Ezkurran sortu arren Zubietako Azkarate bordan eman du bizitzaren erdia baino gehiago. Maila nagusiko 10 txapel irabazi ditu, lehenbizikoa 1977an. 2006an Nafarroako Gobernuak Kirol Merituaren Urrezko Domina eman zion.[2]
Lorturiko sariak
- Munduko Txapelketa 1988an Euskal Herriko taldearekin.
- Espainiako Txapelketa (1): 1977
- Euskadiko Txapelketa (9): 1980, 1981, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989
- Bigarren mailakoa (2): 1969, 2002
- Nafarroako Txapelketa (10): 1982, 1986, 1991, 1992, 1993, 1994, 1999, 2000, 2005, 2006
- Donostiako Urrezko Kopa (2): 1987, 1988
- Urrezko Aizkora (0): bigarrena 2000 eta 2001ean
- Euskadiko kintopeko txapelketa (2): 1967, 1969
- Binakako Urrezko Aizkora (3): Donato Larretxea (2003, 2004) eta Antonio Senosiainekin (2006).
- Nafarroako binakako txapelketa (5): Patxi Mindegia (1999), Felix Etxeberria (2000), Daniel Vicente (2006) eta Juan Jose Lopezekin (2008, 2009).[3]
- Ramon Latasa saria (1): 2009
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Kirol Merituaren Urrezko Domina jaso du Mikel Mindegia aizkolariak Ttipi.net
- Antton Espelosin (2009): Aizkora apostuak eta txapelketak.
Kanpo estekak
- Lasa, Irune «Erretiratu... Aizkorak hor daude; ni, oraindik, hemen zutik», Berria, berria.eus
- (Gaztelaniaz) "Auñamendi" entziklopedian
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |