Mikel Martinez de Murgia
Mikel Martinez de Murgia Mendizabal, jaiotzean Juan Miguel Martínez de Murguía[1] (Bilbo, 1945eko azaroaren 5a - Lekeitio 1972ko irailaren 2a), Murgi, Mikelon edo eta El rubio ezizenez ezaguna, etakidea izan zen[2]. Bera eta Benito Mujika Zumeta Lekeition zeuden etxebizitza batean. Bi Etakide hauek Dendari kalea 36n zeuden eta goizeko ordu txikietan, 200 bat polizi espainiarrek inguratu zituzten. Benito frankotiratzaile batek hil zuen eta Mikel aldiz, ate alboan laguntza eskatzen zegoela, tiroz josi zuten hogei tiro jaso zituen gerriaren inguruan, baina guztiak atzealdetik.[3][4], 26 urte zituen[oh 1][5][6][7]. Tiroketa handia izan zen eta iturri batzuen arabera guztira 40 tiro baino gehiago jaso zituen Mikelek.
Mikel Martinez de Murgia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1945eko azaroaren 5a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Lekeitio, 1972ko irailaren 2a (26 urte) |
Heriotza modua | : bala zauria |
Jarduerak | |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Izengoitia(k) | Murgi, Mikelon eta El rubio |
Biografia
Oso gaztetik hasi behar izan zuen lanean aurrenean baserrian eta gero ibar ezkerreko lantegitan; garai hartatik zetorkion langile klasearen partaide izatearen kontzientzia argia. Portugaleteko Nautikan ikasi zuen eta Sopuertako Cotarros kalean bizi izan zen. Hiru urte zeramatzan sasian, eta sarritan Ipar Euskal Herrian egon zen.
Bere ibilbide politikoa EGIn hasi zen baina gazte erakunde hura alboan utzita EGI Batasunan sartu zen. Geroago ETA V.aren langile adarrera sartu zen.
Poliziaren arabera Derioko Banco Guipuzcoanoko lapurretan parte hartu zuen.
Iruditegia
- Mikelek Lekeitioko neskalaguna zuen eta neskaren sendiak ipini zuen oroitarria Mikel erail eta gutxira.
- Lekeition hil eta gutxira, Mikel de Murgiaren neskalagunen senideek bere oroitarria ipini zuten sendiko panteoian, herriko hilerrian. Atzean, neskalagunaren sendiko panteoia.
Oharrak
- iturri batzueten 1945eko urtarrilaren 5ean jaio zela agertu zen eta ondorioz okerra bada ere leku askotan zabaldu zen, 27 urte zituela erail zutenean.
Erreferentziak
- https://books.google.es/books?id=KPzNDQAAQBAJ&pg=PT952&lpg=PT952&dq=miguel+Martinez+de+Murguia+1972&source=bl&ots=3uzsuLyxMA&sig=ACfU3U3n6v1wG4HIyeFoAU4d8--yEX3vCQ&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwiA_6eLv6X5AhUT-BoKHZjMBW4Q6AF6BAgYEAM#v=onepage&q=miguel%20Martinez%20de%20Murguia%201972&f=false
- https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/en/martinez-de-murguia-mikel/ar-92960/
- https://www.facebook.com/164340556916217/posts/2350071925009725/
- https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20100913/220230/es/Dia/de/gansos/
- https://barakaldotarrak.blogspot.com/2016/09/
- https://www.lahaine.org/est_espanol.php/las-victimas-invisibles-terrorismo-de-1
- https://josemariblog.blogspot.com/2014/08/listado-de-gudaris-muertos-de.html