Mikel Lejarza
Mikel Lejarza Egia (Areatza, 1947)[1] espainiar zerbitzu sekretuaren agentea izan zen. 1970eko hamarkadan, ETA politiko-militarrean infiltratu eta El Lobo (Otsoa) ezizena izan zuen. Lejarzak ETAren komandoentzat etxebizitzak lortu zituen.[1][2]
Mikel Lejarza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mikel Lejarza Eguía |
Jaiotza | Areatza, 1947 (76/77 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | espioia |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Izengoitia(k) | Lobo/El Lobo eta Gorka |
- Mikel Lejarza izen-deiturak dituzten beste gizon batzuen berri izateko, ikus: «Mikel Lejartza (argipena)»
Bere ezkutuko lanari esker, poliziak 1975ean 150 etakide atxilotu eta zenbait exekutatu zituen.[3]
Biografia
Infiltratu honen biografia hutsune handiak daude. Azkeneko urtetan, gainera, bere irudia mitifikatzeko estrategia handia garatu du Espainiako poliziak eta horrek benetazko informazioak zalantzan jartzen ditu. Miguel Lejarza Egia, "Gorka" edo "Otsoa", Euskal Herriko ezkutuko zirkuluetan infiltratu handiena izan zen. 1975eko lehen hilabeteetan izandako atxiloketa ugariek ETA politiko-militarraren azpiegitura hain kaltetua utzi zuten, nola erakundera sartu berri ziren batzuek egituran postu garrantzitsuak lortzea ahalbidetzeko haren informazioak, besteen artean, ezinbestekoak izan ziren. Lejarza polimilietan infiltratzeak ondorio larriak izan zituen: dozenaka militante atxilotzea, horietako lau hiltzea (Josu Mujika Aiestaran, Andoni Campillo, Montxo Reboiras Noya eta Montxo Martínez Antía, Segoviako espetxetik ihes egitearen porrota eta Espainiako Estatuan euskal erakundeak aurreikusitako ekintza guztiak zapuztea ekarri zuen, Txiki Paredes eta Angel Otaegiren fusilamenduak saihesteko asmoz.
Miguel Lejarzak bere nortasuna aldatzea lortu zuen, Miguel Ruiz Martinezenarekin. Urte batzuk eman zituen Mexikon, Miguel Angel Albiñana Atzerri Ministerioko funtzionario espainiarrak babestuta, eta Euskal Herrira itzuli zen. Martuteneko espetxetik atera eta Bartzelonan jarri zen bizitzen, proxenetismo-sare batean sartuta. Bartzelonan 1993ko azaroan atxilotu zuten, enpresaburuei eta politikariei egindako legez kanpoko entzuketen kasu batean parte hartzeagatik. La Vanguardia egunkariko segurtasun zerbitzuetan lan egiten zuen.
Hainbat liburu biografikoren argitalpena dela eta, Lejarzaren nortasuna zalantzan jarri da. Bere infiltrazioari buruz, bertsio literarioek diote urte batzuk lehenago atzemandako eta prestatutako agentea izan zela. Bere lagun ohientzat, aldiz, infiltrazioaren truke kartzelatik erreskatatutako kinki bat izan zen. Beste batzuentzat, ez zuten infiltratu ere egin, ETAko militantziagatik atxilotu eta torturatu ondoren espioitzaren sareetan erori zen kolaboratzailea baizik. Jorge Cabezasek, Lejarzaren txibatazoaren ondorioz Josu Mujika Madrilen hil zuen guardia zibilak, "Otsoa"ren gaia bluf bat dela dio.[4]
Liburuak
- Lejarza, Mikel; Rueda, Fernando. (2019). Yo confieso. 45 años de espía. Las explosivas memorias de El Lobo, el espía más importante de la historia de España. Bartzelona ISBN 9788417541293..
- Lejarza, Mikel; Rueda, Fernando. (2022). Secretos de confesión. Bartzelona ISBN 9788418870316..
Zinema
2004an bere historia zinemara eraman zuten El Lobo filmean.[5] Operazioaren ondorioz, ETA bere bila egon zen eta zenbait ebakuntza estetiko egin zituen itxuraz aldatzeko.[6]
Erreferentziak
- Duva izena=Jesús. (2004-11-5). «Entre la traición y la heroicidad» El País (Madril).
- Miralles, Melchor. (2004-11-1). «Mikel Lejarza, 'Lobo': 'Seré un objetivo de ETA mientras viva'» El Mundo (Madril).
- Foro por la Memoria. 27-IX-75: El día en que Franco gastó sus últimas balas. .
- Iñaki Egaña. 09-02-23: Infiltrados, una historia larga y sangrienta en Euskal Herria. .
- World Movies. The Wolf. .
- Cadena Ser. (2004-10-28). "El lobo": "Nunca pude permitirme tener miedo". .
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |