Mikel Huerga
Mikel Huerga Leatxe (Iruñea, 1989ko abenduaren 22a) nafar xakelaria da, 2008tik aurrera nazioarteko maisua, eta 2021tik Nazioarteko Maisu Handia.[1][2] 2012an Euskal Herriko txapelduna, 2015ean hirugarrena izan zen Espainiako txapelketan Paco Vallejorekin berdinduta, eta askotan izan da Nafarroako txapelduna.
Mikel Huerga | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1989ko abenduaren 22a (34 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Getxoko Sustapen Torneo Itxian 2.500eko muga gainditu zuen 2021ean. Geroxeago FIDEren zerrendan munduko 814.a zen, 2494 puntu-Elorekin.[3] Iruñeko Donibane Kirol Elkarteko gazteak entrenatzen ditu. [1]
Euskal Herriko lau xake jokalarik lortu dute Nazioarteko Maisu Handia titulua: Txelu Fernandez bilbotarrak, 1986an; Felix Izeta zestoarrak, 1994an; Mario Gomez portugaletetarrak, 2004an; eta Mikel Huerga, 2021ean. Lehenengo hirurak lehia ofizialetatik erretiratuta daude, nahiz eta noizean behin Gomezek eta Fernandezek taldeka partidaren bat jokatzen duten. Izeta, berriz, Euskadiko eta Eskoziako selekzioen artekoan aritu zen 2014an. Baina, salbuespen horiek kenduta, esan daiteke 2010eko hamarkadan ez dela egon Euskal Herriko Maisu Handirik lehiaketa ofizialetan.[1]
Erreferentziak
- Tornay, Josu. «Bidea, luzea bezain aberasgarria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
- FIDE webgunea
- «Huerga Leache, Mikel» ratings.fide.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).