Mikel Arregi Marin

Mikel Arregi Marin (Lakuntza, 1947 Etxarri Aranatz, 1979ko azaroaren 11) euskal politikaria zen, Herri Batasuneko zinegotzia Lakuntzako Udalean.[1] Guardia Zibilak bidegabeki hil zuen tiroz 1979ko azaroaren 11n Etxarri Aranatzen.[2][1]

Mikel Arregi Marin
Bizitza
JaiotzaLakuntza, 1947
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaEtxarri Aranatz, 1979ko azaroaren 11 (31/32 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaGuardia Zibila
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Hilketa

Bertsio ofizialak hilketa polizia-kontrol bati ihesi egiteagatik justifikatzen saiatu arren, ikerketa batzorde batek bertsioa gezurtatu zuen. Gauez lagunekin Ziorditik Lakuntzara zihoala, bere autoari metrailetaz tiro egin zion Guardia Zibilak kuartelaren parean. Bidean ez zen ez kontrolik, ez seinalerik.[3] Epaitegi batek ikerketa batzordeari arrazoia eman zion eta hiltzaileei bi hilabeteko zigorra baino ez zien ezarri.[2]

Gertaera salatzeko egin ziren grebak eta protestak ugariak izan ziren, eta Espainiako Poliziak gogor egin zuen haien aurka ere.

Erreferentziak

  1. «Una bala de la Guardia Civil mató a un concejal navarro» Egin 1979ko azaroaren 13a.
  2. «Mikel Arregiren sendia: "Justizia bidegabea izan daiteke"» Berria 2015eko martxoaren 10a (Noiz kontsultatua: 2018ko azaroaren 12a).
  3. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/mikel-arregi-marin-hil-zuen-guardia-zibilak-etxarri-aranazen
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.