Mikeas

Mikeas[1] (hebreeraz: מִיכָה, Mikah) Itun Zaharreko seigarren profeta txikia izan zen. K.a. VIII. mendean Morexeten[2], Jerusalemdik hego-mendebalderantz 30 kilometrotara zegoen Xefela lautada emankorreko herrixka batean, jaio zen.

Mikeas
Datu biografikoak
Jaiotza, K.a. 740
Heriotza, K.a. 670
Sexuagizonezkoa
Jardueraprofeta
Bestelakoak
IrakasleakIsaias
IkasleakAshe

Biografia

Bere lana Jotan, Akhaz eta Ezekias erregeen garaian bete zuen eta Isaias, Oseas eta Amos profeten garaikidea izan zen.[3] Jeloskortasun handia erakutsi zuen Jahvehrekin egindako itunagatik, eta Jainkoaren maitasunarekiko desleialtasuna hurkoaren esplotazioan sentiarazten dela iritzi zion. Bere nekazari eta artzain herria maite izan zuen eta Jahvehren interesa ikusi zuen.

Aberatsak eta boteretsuak salatu zituen, baita boterea eta pribilegioak lortzeko jarduten zuten apaiz eta profeta faltsuak ere. Jerusalemgo aristokratek bidegabekeria sozialak ezkutatzeko nekazarien gehiengoaren aurka egindako gehiegikeria eta erlijioaren instrumentalizazioa arbuiatu zituen.[4]

Mikeasen predikua hain helmen handikoa izan zen, ezen eragina izan baitzuen Ezekiasek Judean erreforma batzuk egin zitzan.[5]

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
  2. Mi 1:14
  3. Holman Bible Editorial Staff, Holman Concise Bible Dictionary, B&H Publishing Group, USA, 2011, p. 424
  4. C. Hugo Zorrilla: Miqueas: portavoz del campesinado. Ciudad de Guatemala: Semilla (tercera edición), 1986.
  5. 2 Erg 18:1-4

Kanpo estekak

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.