Mike Hawthorn
John Michael Hawthorn (*Mexborough. Yorkshire, Ingalaterra, 1929ko apirilaren 10a- 1959ko urtarrilaren 22a) auto gidari britainiarra zen. 1 Formulako munduko txapeldun izan zen 1958an, hirugarren 1954an eta laugarren 1953 eta 1957an. Guztira hiru garaipen eta 17 podium lortu zituen parte hartu zuen 44 Sari Nagusietan, gehienak Ferrarirekin. Gainera, 1955eko Le Manseko 24 orduak irabaztearen "ohorea" dauka. Kakotx artean, lasterketa horretan 80 ikusle hil ziren istripuan sartuta egon baitzen. 'Le Manseko hondamendia' bezala ezagutzen da lasterketa hori eta auto lasterketen historiako ezbehar handiena da oraindik. Hala ere, lasterketak aurrera jarraitu zuen eta azkenean bere Jaguararekin garaipena lortu zuen.
Mike Hawthorn | |
---|---|
(1958) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mexborough (en) , 1929ko apirilaren 10a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Guildford, 1959ko urtarrilaren 22a (29 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: auto istripua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ardingly College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | 1 Formulako gidaria |
Parte-hartzailea
| |
1 Formulara iristen lehen britainiarra izan zen, 1958an. Gainera, Keke Rosbergekin batera, urte batean titulua irabazi eta garaipen gutxien lortu dituzten gidariak dira, bakarra irabazi baitzuten txapeldun izendatu ziren denboraldietan. Hawthornena Fratziako Sari Nagusian izan zen.
Garaipena eta beste zazpi podiumekin, Stirling Moss bere taldekidea hobetu zuen, nahiz eta azken honek lau garaipen izan. Aipatzekoa da hau Mossen eskuzabaltasunagatik gertatu zela. Izan ere, Portugalgo Sari Nagusian Hawthornek zigorra jaso behar zuen, baina Mossek defendatu egin zuen. Santzio hori aplikatu balitz, Moss izango zen txapeldun. Txapelketa irabazi ostean bere erretiroa iragarri zuen auto lasterketetatik..
Titulua lortu eta hiru hilabete besterik pasa ez zirenean, 1959ko urtarrilaren 22an, Hawthornek auto istripua izan zuen bere kaleko autoarekin eta bertan hil zen. Farnhamen, hil arte berea izan zen herrian, kale bati bere izena jarri zioten.
Emaitz osoak 1 Formulan
(Lodiz daudenak polea adierazi nahi dute)
Urtea | Taldea | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1952 | Cooper | SUI DNP |
IND DNP |
BEL 4 |
FRA Ret |
GBR 3 |
ALE DNP |
HOL 4 |
ITA Ret |
6. | 10 | |||
1953 | Italia Ferrari | ARG 4 |
IND DNP |
HOL 4 |
BEL 6 |
FRA 1 |
GBR 5 |
ALE 3 |
SUI 3 |
ITA 4 |
4. | 19 | ||
1954 | Italia Ferrari | ARG DSQ |
IND DNP |
BEL 4 |
FRA Ret |
GBR 2 |
ALE Ret |
SUI Ret |
ITA 2 |
ESP 1 |
3. | 24,5 | ||
1955 | Vanwall | ARG DNP |
MON Ret |
IND DNP |
BEL Ret |
26. | 0 | |||||||
Italia Ferrari | HOL 7 |
GBR 6 |
ITA 10 |
|||||||||||
1956 | Italia Maserati | ARG 3 |
MON DNP |
IND DNP |
BEL DNP |
12. | 4 | |||||||
Vanwall | FRA 10 |
|||||||||||||
BRM | GBR Ret |
ALE DNP |
ITA DNP |
|||||||||||
1957 | Italia Ferrari | ARG Ret |
MON Ret |
IND DNP |
FRA 4 |
GBR 3 |
ALE 2 |
PES DNP |
ITA 6 |
4. | 13 | |||
1958 | Italia Ferrari | ARG 3 |
MON Ret |
HOL 5 |
IND DNP |
BEL 2 |
FRA 1 |
GBR 2 |
ALE Ret |
POR 2 |
ITA 2 |
MAR 2 |
1. | 44 |