Mike Gibson (errugbilaria)

Cameron Michael Henderson Mike Gibson (Belfast, 1942ko abenduaren 3a) irlandar errugbilari ohi bat da, berez garai guztietako irlandar errugbilari onenen artean sailkatu ohi da. Irlandako errugbi selekzioarekin 69 alditan jokatu zuen, aldiz Sei Nazioen Torneoa 56 alditan jokatu zuelarik. Azken marka honek 26 urte iraun zituen, azkenik bere aberkidea den Ronan O'Gara errugbilariak 2011ko Sei Nazioen Torneoaren finalean berdindu duelarik.

Mike Gibson (errugbilaria)
Bizitza
JaiotzaBelfast, 1942ko abenduaren 3a (81 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaQueens' College (Cambridge)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta hamabosteko errugbilaria
Posizio edo espezialitateazabaltzailea
Pisua81 kilogramo
Altuera180 zentimetro

Horretaz gain, British and Irish Lions taldean ere jokatu zuen. 1971. urtean talde horrekin Zeelanda Berrian bira bat burutu zuelarik. Bira historiko hartan British and Irish Lions taldeak herri hartako 23 errugbi taldeen aurka 27 partidutan lehiatu zen, Zeelanda Berriko errugbi selekzio boteretsua barne (azken jonekin lau bider jokatu, birritan irabazi, batean galdu eta batean berdindu zutelarik). Aldiz, gainontzeko 23 partiduetatik 22 irabazi eta bat bakarra galdu zuten.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.