Mikaela Elizegi

Mikaela Elizegi Bengoetxea (Asteasu, 1869ko abuztuaren 19a -Donostia, 1967) Mikela Zintzarri, gipuzkoar bertsolari eta idazlea izan zen. Pello Errota bertsolariaren laugarren alaba, bai eta Joxepa Inaxi Elizegi bertsolariaren ahizpa ere, bere aitaren biografiaren egilea izan zen. Mikaelak ahoz kontatutakoak Antonio Zavalak grabatu eta hitzez hitz jaso zituen liburu batean (Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua, 1963, Auspoa).

Mikaela Elizegi

Bizitza
JaiotzaAsteasu, 1869ko abuztuaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1967 (97/98 urte)
Familia
AitaPello Errota
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta bertsolaria

Bizitza

1869ko abuztuaren 19an jaioa Asteasun, zortzi anai-arrebetatik laugarren alaba izan zen. 1893ko urriaren 14an, Asteasuko Ondartza-aurrena baserrira ezkondu zen Antton Kortajarenarekin.[1]. Azken urteak, alargunduta, Donostian eman zituen alabaren etxean. Mikaelaz gain, bertsotarako berezko joera zuten kide ugari sortu ziren Elizegi familiaren altzoan. Pello Errotaren belaunaldi berekoak, zein ondorengoak[2].

Lanak

Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua liburuari buruz, Jabier Kaltzakortak Herri literaturako altxorrik handiena izeneko artikuluan zera esan zuen[3]: "Gabriel Arestik esaten zuen bezala, euskaraz idatzi den testurik hoberenetako bat da". Lanaren berezitasuna da testuan kontalariaren ahozko solasa jasotzen dela, hizkuntza idatziaren ohiko artifiziorik gabe. Liburuaren hirugarren argitalpenean, zera dio Bernardo Atxagak hitzaurrean: "Zenbat balio dute, poetikoki, Mikela Elizegik hurbileko heriotzen aurrean esandakoek? Zakur amorratuak hozka egindako neskatoaren pasarteak, kasu, edo hemeretzi urterekin hildako ahizparenak? Ezin da neurtu".

  • Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua. Auspoa, 32. alea. 1963.
  • Pello Errotak jarritako bertsoak bere alabaren argibideakin. Auspoa, 33. alea. 1963.
  • Pello Errotaren itzala (Pello ta bere senide ta ondorengoen bertso-bilduma).
  • Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua. Hauspoa saila. 2. alea. 2016.

Erreferentziak

  1. Bertsolaritzaren datu-basea. Elizegi, Mikaela "Mikela Zintzarri". .
  2. Zavala, Antonio. (1965). Pello Errotaren itzala: (Pello ta bere senide ta ondorengoen bertso-bilduma). Auspoa.
  3. Antonio Zavalaren ohoretan Herri literaturaz gogoeta. Universidad de Deusto 2000 ISBN 8474857066. PMC 434340497..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.