Mika Waltari

Mika Toimi Waltari (Helsinki, 1908ko irailaren 19a - Helsinki, 1979ko abuztuaren 26a) finlandiar idazlea izan zen, genero historikoan nabarmendu zena[1]. Sinuhe egyptiläinen ("Sinuhe egiptoarra") izenburuko eleberri best-sellera idazteagatik bereziki ezagun da: zinemara moldatua ere izan zen. Olerkigintza eta antzerkia ere landu zituen.

Mika Waltari

(1939)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMika Toimi Waltari
JaiotzaHelsinki, 1908ko irailaren 19a
Herrialdea Finlandia
BizilekuaEtu-Töölö (en) Itzuli
Lehen hizkuntzafinlandiera
HeriotzaHelsinki, 1979ko abuztuaren 26a (70 urte)
Hobiratze lekuaHietaniemi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHelsinkiko Unibertsitatea
Helsinki Normal Lyceum (en) Itzuli
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, kazetaria, eleberrigilea, gidoilaria, poeta eta antzerkigilea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Kristian Korppi, Leo Rainio, Leo Arne, M. Ritvala eta Nauticus
Genero artistikoaeleberri historikoa
Nobela poliziakoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

IMDB: nm0909958 Musicbrainz: 40f16387-77b3-4e00-a8fe-a9ab6d632252 Discogs: 951626 Find a Grave: 8798384 Edit the value on Wikidata

Biografia

Mika Waltari Helsinkin jaio zen eta bost urte zituela aita hil zitzaion. Haurra baino ez zen Finlandiako Gerra Zibila izan zenean. Geroago, Helsinkiko Unibertsitatean teologia ikasten hasi zen, amak bultzatuta, baina laster utzi zuen eta filosofia, estetika eta literatura hartu. 1929an graduatu zen, baina aurrez 1927an Parisen izan zen eta han idatzi zuen bere eleberri ezagunenetako bat, Suuri illusioni (Ilusio handia), bizitza bohemio baten istorioa.

1930 eta 1940 hamarkadetan kazetari eta kritikari izan zen eta Europako hainbat egunkaritan idatzi. Suomen Kuvalehti aldizkariaren zuzendaria ere izan zen. Hainbat literatur lehiaketatan ere hartu zuen parte, bere iritzia kalitatezkoa zela erakusteko eta hauetan sortu zen Palmu inspektorea pertsonaia, Helsinkiko polizia departamenduko inspektore latza.

Bigarren Mundu Gerra garaian gobernuaren informazio zentruan egin zuen lan, propaganda politikoaren menpe. 1945 urtean argitaratu zen nazioarteko sona eman zion lana, Sinuhe egyptiläinen ("Sinuhe egiptoarra")[2]. 1954 urtean Hollywoodek zinemara eraman zuen. Eleberri historiko gehiago ere idatzi zituen, Aingeru iluna adibidez, Konstantinoplaren 1453ko erorketan kokatua.

1957an Finlandierazko Akademiako kide bihurtu zen eta 1970an Turkuko Unibertsitateko ohorezko doktore izendatu zuten. Bi asteroidek ere bere omenezko izena dute, 4266 Mika Waltar eta 4512 Sinuhe

Lanak

Finlandierazko idazle jorienetakoa da, 29 eleberri, 15 nobela, 6 ipuin bilduma, 6 poesia bilduma eta 26 antzerki idatzi baitzituen. Haren lanak 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira.

Erreferentziak

  1. Mika Waltari. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  2. (Ingelesez) Etusivu. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mika Waltari Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.