Mikaël Etcheverria
Mikaël Etcheverria (Baiona, 1982ko ekainaren 1a) lapurtar errugbilari ohia da, Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique taldean atzelari postuan jokatu zuena eta miarriztarrekin bi Liga irabazi zituena[1].
Mikaël Etcheverria | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Baiona, 1982ko ekainaren 1a (41 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria |
Biografia
Baionan jaio zen eta errugbian jokatzen Kanbon hasi bazen ere Aviron Bayonnais taldeko harrobian formatu zen. 2002an Biarritz Olympique taldera pasa zen eta bi Liga irabazi zituen, 2005ean eta 2006an. Ondoren Montaubanen eta Tarbesen jokatu zuen eta azken talde honetan erretiratu ondoren entrenatzaile lanetan aritu zen[2].
21 urtez azpiko Frantziako selekzioarekin jokatu zuen 2003an eta 2004an.
Taldeak
Taldea | Urteak |
---|---|
![]() | 1998-2002 |
![]() | 2002-2006 |
![]() | 2006-2008 |
![]() | 2008-2013 |
Palmaresa
- Frantziako errugbi txapelketa (2): 2005, 2006
Erreferentziak
- «BIARRITZ OLYMPIQUE PAYS BASQUE (B.O.P.B.) - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- Christophe Penoignon. (2016). Tarbes et « Micka » chapitre trois. La Nouvelle République des Pyrénées.
Kanpo loturak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.